Clotilde Cerdá Bosch

Aktibista eta goi mailako harpa-jotzaile katalana

Clotilde Cerdá Bosch (Bartzelona, 1861eko otsailaren 28aSanta Cruz Tenerifekoa, 1926ko apirilaren 12a), Esmeralda Cervantes izen artistikoaz ezagunagoa, harpa-jotzailea izan zen.

Clotilde Cerdá Bosch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClotilde Cerdà i Bosch
JaiotzaBartzelona1861eko otsailaren 28a
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Madril
Erroma
Viena
Mexiko Hiria
Santa Cruz Tenerifekoa
HeriotzaSanta Cruz Tenerifekoa1926ko apirilaren 12a (65 urte)
Hobiratze lekuaCementerio de Santa Lastenia, Santa Cruz de Tenerife (en) Itzuli
Familia
AitaIldefons Cerdà
AmaClotilde Bosch i Carbonell
Ezkontidea(k)Juan Montalvo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Marià Fortuny
Félix Godefroid
Victor Hugo
Jarduerak
Jarduerakharpalaria, kazetaria, musika-irakaslea, musikagilea, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)La Ilustración de la Mujer (en) Itzuli
Acadèmia per à la Il·lustració de la Dona (en) Itzuli
Izengoitia(k)Esmeralda Cervantes
Musika instrumentuaharpa

Musicbrainz: 6e3a316d-61d9-4f3b-ab38-08dda3888cf7 Edit the value on Wikidata
1883ko azaroaren 11ko La Ilustración de la Mujer aldizkariaren azala, «Emakume nabarmenen erretratuen galeria». Irudi-oina: «Esmeralda Cervantes (Clotilde Cerdà eta Bosch), goi-mailako harpista espainiarra, P. Rossen jatorrizko marrazkia.""

Biografia aldatu

Ildefonso Cerdá ingeniariaren (XIX. mendearen erdialdeko Bartzelonako[1] zabalgunearen arduraduna) eta Clotilde Bosch margolariaren alaba zen, seguruenik, alaba putatiboa.[2]

Madrilen urte batzuk igaro ondoren, ama eta alaba Erromara joan ziren. Han, Mariano Fortunyrekin pintura ikasi zuen, baina musika gurago izan zuen eta mundu osoan zehar ibili zen kontzertista arrakastatsu gisa. Vienako Antzoki Inperialean egin zuen debuta 1873an, hamaika urterekin, eta Isabel II.ak eta Víctor Hugok asko goretsi zuten.[1] Lehenengoa —iturri batzuek diote erregea bera izan zela, Alfontso XII[2].a— Cervantes izena jarri zion (Espainiako idazlearengatik), eta bigarrenak, berriz, Esmeralda jarri zion (Notre Dameko Jorobado lanaren heroiarengatik).[1] Isabel II erreginak laguntza eskaini zion bere karrera artistiko osoan, Clotilde Cerdá bere babespean hartu eta bere harremanen bidez lagunduz.[3]

1865ean mugimendu antiesklabistaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Ikuspegi feministatik borrokatu zen heriotza-zigorraren eta esklabotza abolitzearen aurka. Eta aldatzen ari zen munduko ahulen bizi-baldintzak hobetzearen alde. Oso prezio altua ordaindu zuen horregatik.[4]

1875eko otsailaren 21ean Esmeralda Lizeoa sortu zen, Alfontso XII.aren, ama erreginaren eta Asturiasko printzesaren babespean. Presidentea Felipe Pedrell izan zen, idazkari lanetan Saturnino Giménez Enrich idazlea eta ohorezko presidente Esmeralda.[5]

 
Esmeralda Cervantes 1876 inguruan

1875ean Amerikara joan eta Buenos Airesen, Brasilgo enperadorearen gortean eta Mexiko Hirian jo zuen. 1881ean Bartzelonako Logia Masónica Lealtad delakoan sartu zen, zeinetan Anurea Rosa Clavé de Ferrer, Anselmo Clavéren alaba, 1879tik partaide zen.[6]

1885ean Bartzelonara itzuli zenean, Dolors Aleu i Riera doktorearekin goi-mailako emakume-erakunde bat jarri zuen martxan, Emakumearen Ilustraziorako Akademia (Acadèmia per a la Il·lustració de la Dona), eta itxi egin behar izan zuen erakundeen laguntzarik ez izateagatik. Emakumearen Zientzia, Arte eta Ofizioen Akademia zen, 1887an amaitu zena.[7] María Cristina erregina erregentearen idazkariak, Morphyko kondeak, gutun bat idatzi zion izaera paternalistan, eta ez zuen ondo ikusten gai politikoetan aritzea, bere ahaleginak artista gisa egin beharrean. Clotilde Cerdák hainbat herrialdetan kontzertuak ematen jarraitu zuen. Bere errepertorioan bere garaiko konpositoreen eta bere sorkuntzako lanak zeuden. Dozena bat obra konposatu zituen harparako. Harpajotzailearen erlijio-sinesmen sakonek hainbat herrialdetako parrokientzako ongintza egitera eraman zuten; 1875ean Leon XIII.aren aitasantuaren bedeinkapena jasotzera, eta erlijio-musika idaztera, Montserrateko Ama Birjinari laguntza eskatzeko (Op. 7) eta Ave María- Angelique agurtzeko (Op. 12).[8]

1895ean Brasilen portzelana-fabrikatzailea zen Oscar Grossman ingeniari alemanarekin ezkondu zen. Ezkontzaren berri dugu, Isabel II.aren izenean Morphyko kondeak Clotilde eta haren alaba zoriondu zituelako. Kondeak gainera, artistaren ama hobeto egoteak pozten zuela jakinarazi zion. Gutun horiek frogatzen dute Clotilde Cerdáren eta monarkia borbonikoko kideen arteko adiskidetasuna.[9]

 
Esmeralda Cervantes Mexikoko Kontserbatorioko ikasleekin 1914an

Hainbat tokitan bizi izan zen, hala nola Bartzelonan (1901-1902), Tenerifeko Santa Cruzen (1902-1905), Mexiko Hirian (1907-1915), eta azkenik, 1918an, Tenerifeko Santa Cruzeera joan zen bizitzera, hantxe hil baitzen 1926ko apirilaren 12an.[10]

Gaur egun, Santa Lasteniako hilerrian lurperatuta dago, Tenerifeko Santa Cruzen.[11]

Prentsako lehen kritikak aldatu

Latinoamerikara egindako bidaia luze baten ondoren, Parisera joan zen bizitzera. Hantxe argitaratu zuen La Estrella Polar (1878), lehen alea baino argitaratu ez zuen egunkari literarioa. Itxuraz, kazetaritzaren munduan lehen aldiz bertan agertu zen. Urte horietan hainbat kolaborazio egin zituen hainbat argitalpenetarako. Adibidez: Moda elegantea eta Emakumearen ilustrazioa. Bere zutabeetan kritika sozial, musikal, literatura eta bidaietako kronikak landu zituen.

Gainera, Zientzia, Arte eta Lanbide Akademian azaltzen zituen ideia asko El ángel del hogar aldizkarian jaso ziren.

1886an Brasilera joan zen, bertan hainbat musika kontserbatorio eta harpa eskola bat sortu zituen. Prentsan ere idatzi zuen. Gero, Konstantinoplan egon zen, hareneko sultan-emakumen irakasle. Hiri horretan ohiturak, hezkuntza, literatura eta turkiar arteak aztertzeko aprobetxatu zuen. 1983ko Chicagoko Kolonbiako Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zen emakumeen hezkuntzari buruzko lan bat ere egin zuen Turkian.[12]

Beraz, bere ondarean honako aldizkari hauek daude: L’Étoile Polaire/La Estrella Polar edo El Ángel del Hogar.[4] Liburuak: Harparen historia. Opuskulua: Address on the Education and Literature of the Women of Turkey.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Martí y Puig, J. «Intemporales: “Esmeralda Cervantes: genialidad y virtud”.» Centro de Documentación de Canarias y América. Consultado el 1 de agosto de 2015. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "museo" defined multiple times with different content
  2. a b «La arpista que sedujo a reyes, Wagner y Victor Hugo» ELMUNDO 2013-12-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  3. Ávila Peña, Zoraida Isabel. (2016). «Música, textos y filantropía en Esmeralda Cervantes: una arpista de la España romántica» Tesis doctoral, Universidad Complutense de Madrid, p. 45.
  4. a b «Barcelona rescata la fascinante historia de Clotilde, la hija insurrecta de Cerdà» La Vanguardia 2020-07-26.
  5. Ávila Peña, Zoraida Isabel. (2016). «Música, textos y filantropía en Esmeralda cervantes...» p. 56.
  6. «La Masonería de Adopción en España.» Logia Femenina de Francia. Consultado el 1 de agosto de 2015.
  7. Teresa Sesé (26 de julio de 2020): «Barcelona rescata la fascinante historia de Clotilde, la hija insurrecta de Cerdà». La Vanguardia. Consultado el 27 de julio de 2020.
  8. Ávila Peña, Z. Isabel. (2016). «Música, textos y filantropía en Esmeralda cervantes...» pp. 332-333.
  9. Ávila Peña, Zoraida Isabel. (2016). «Música, textos y filantropía en Esmeralda cervantes...» pp. 317-318.
  10. La arpista solidaria, Clotilde Cerdá (1861-1926). (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  11. Santa Lastenia: recuerdos anónimos. .
  12. «Clotilde Cerdá y Bosch (Esmeralda Cervantes) (1861-1926)» Biblioteca Nacional de España. Escritores en la BNE.

Kanpo estekak aldatu