David Hunter Hubel (Windsor, Ontario, Kanada, 1926ko otsailaren 27a - Lincoln, Massachusetts, 2013ko irailaren 22a) Kanadan jaiotako estatubatuar neurobiologoa izan zen.

David H. Hubel

Bizitza
JaiotzaWindsor1926ko otsailaren 27a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLincoln (en) Itzuli2013ko irailaren 22a (87 urte)
Hobiratze lekuaMount Royal Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaMcGill University Faculty of Medicine and Health Sciences (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Carla J. Shatz (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta neurologoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli

Find a Grave: 117559874 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Medikuntza-ikasketak egin zituen Montrealen. 1959an, Harvardera joan zen, unibertsitatean irakastera. Han hasi zen ikusmenaren kortexean (begiek bidalitako mezuak jasotzen dituen garunaren zatian) informazioa nola prozesatzen den ikertzen, Torsten Wiesel suediarrarekin batera. Mikroelementuak eta teknika elektroniko modernoak erabiliz, neurona banakoen aktibitatea detektatzen saiatu ziren, ikusmenaren kortexeko 17. esparrukoarena, zehazki. Hubel eta Wiesel ohartu ziren ikusmenaren estimuluak jasotzen dituen kortexeko zelulen jarduna oso berezia dela. Zenbait zelulak argi-orbanen eraginei baizik ez die erantzuten, eta, beste batzuek, berriz, makurtze kritikoa duten lerroei soilik, eta, beraz, angeluak 10 graduko aldaketa izatea nahikoa da erantzuna aldatzeko. Hubeli esker, ikusmenaren kortexa da gaur egun hobekien ezagutzen den burmuinaren zatia. Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1981ean, Wieselekin eta Roger Wolcott Sperryrekin batera, ikusmenaren zentroan informazioa lantzeko moduari buruz egin zituzten aurkikuntzengatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu