Ireki menu nagusia

Antonio Alva Rosa Coutinho

Antonio Alva Rosa Coutinho (izengoitia: Almirante gorria ; Lisboa, 1926ko otsailaren 14a - 2010eko ekainaren 2a) Portugalgo militarra eta politikaria izan zen. 1974ko estatu kolpearen aitzindarietako bat izan zen. Portugalgo Salbazio Batzordeko kide izan zen, eta, almiranteorde egin ondoren, Angolako lehen komisario izendatu zuten. 1975ean, kargutik kendu zuten MPLA Angolako erakunde armatuari laguntzeagatik, eta Portugalgo Iraultzako Kontseiluko kide egin zen. Saraiva de Carvalhorekin batera, MFA erakundeko adar ezkertiarreko buruzagi izan zen. 1975ean, eskuindar gobernu berriak Iraultzako Kontseiluko postutik kendu zuen (1977). Armada utzi ondoren, Angolarekiko solidaritate-mugimenduetan eta ezkerreko alderdien aldeko kanpainetan parte hartu zuen.

Antonio Alva Rosa Coutinho
Rosa Coutinho Henrique Matos.jpg
Bizitza
Jaiotza Celorico da Beira Itzuli1926ko otsailaren 14a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Lisboa2010eko ekainaren 2a (84 urte)
Hobiratze lekua Lisboa
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua almirante
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

ErreferentziakAldatu