Genaro Alas Rodríguez

arkitekto espainiarra

Genaro Alas Rodríguez (Madril, Espainia, 1926ko apirilaren 29a) arkitektoa da.

Genaro Alas Rodríguez
Bizitza
JaiotzaMadril1926ko apirilaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCáceres2021eko otsailaren 10a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. 1945ean, Caceresko Kolonizazio Institutu Nazionaleko arkitekto izendatu zuten, eta, 1956an, Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari Extremaduran. 1955ean, Pedro Casariegorekin elkartu, eta Alas y Casariego arkitektura-enpresa sortu zuten, egungo espainiar arkitekturan garrantzi handia izan duena.

1960ko hamarkadaren hasieran, Europako eraikuntza-alorrean aurrefabrikazioa ikertzen zuen espainiar taldeko kide aukeratu baitzuten, Europako erdialdeko hainbat herrialde bisitatu zituen. 1966an, doktore-maila lortu zuen arkitekturan.

Alas y Casariego enpresak egindako arkitektura-lanetan, aipagarriak dira, besteak beste: Monky kafe-fabrika (1960), Centro eraikina (Madril, 1965), Madrilgo Castellana ibilbideko Windsor eraikina (1974-1979) eta enpresa horren lanik teknologikoena den Tres Cantosko tren-geltokia eta merkataritzagunea (1986). Enpresa horrek zuzendu zituen, besteak beste, Madrilgo Picasso dorrearen eraikuntza-lanak.

Erreferentziak aldatu