Espainiako Gobernuko presidente
Espainiako Gobernuko presidentea Espainiar Estatuan gobernuaren buruzagia da. Garai batean karguaren izena Ministroen Kontseiluko presidente izan zen. Hautaketa Diputatuen Kongresuan egiten da, Gorte Orokorretako behe ganbera dena, inbestidura prozesuaren bitartez. Hautatua izan ondoren, Espainiako Erregeak izendatzen du eta bere aurrean kargua zin egin edo promesten du.
Espainiako Gobernuko Presidentea Presidente del Gobierno de España ![]() | |
---|---|
![]() 201ko ekainaren 2etik Pedro Sánchez | |
Trataera | Jaun Txit Gorena |
Sorrera | 1834ko urtarrilaren 15a |
Egoitza | Moncloako jauregia (Madril) |
Agintaldia | Lau urte |
Webgunea | Webgune ofiziala |
Bere funtzioak 1978ko Espainiako Konstituzioak arautzen ditu 97tik 116ra bitarteko artikuluetan. Nagusiki, Gobernua zuzentzeaz eta Gobernuko kideen funtzioak koordinatzeaz arduratzen da. Ezin du bestelako kargu edo jarduera profesionalik burutu karguan dagoen bitartean.
Presidenteen zerrenda Demokraziaren berrezarpeneanAldatu
Presidentea | Alderdia | Agintaldia | |
---|---|---|---|
1. | Adolfo Suárez | UCD | 1979ko apirilaren 2a - 1981ko otsailaren 26a (I legealdia) |
2. | Leopoldo Calvo-Sotelo | UCD | 1981ko otsailaren 26a - 1982ko abenduaren 2a (I legealdia) |
3. | Felipe González | PSOE | 1982ko abenduaren 2a - 1996ko maiatzaren 5a (II, III, IV eta V legealdiak) |
4. | José María Aznar | PP | 1996ko maiatzaren 5a - 2004ko apirilaren 17a (VI eta VII legealdiak) |
5. | José Luis Rodríguez Zapatero | PSOE | 2004ko apirilaren 17a - 2011ko abenduaren 21a (VIII eta IX legealdiak) |
6. | Mariano Rajoy | PP | 2011ko abenduaren 21a - 2018ko ekainaren 1a (X eta XII legealdiak; XI legealdian jardunean) |
6. | Pedro Sánchez Pérez-Castejón | PSOE | 2018ko ekainaren 2a - Gaur arte (XII legealdia) |
Gobernuko presidente ohiakAldatu
Espainiak lau Gobernuko presidente ohi ditu bizirik.
Felipe González
1982–1996
(80 urte)José María Aznar
1996–2004
(69 urte)José Luis Rodríguez Zapatero
2004–2011
(62 urte)Mariano Rajoy
2011–2018
(67 urte)
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Gobernuko presidentetzaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)