Nicolás Sánchez-Albornoz
Nicolás Sánchez Albornoz Aboin (Madril, Espainia, 1926ko otsailaren 11) historialaria da. Claudio Sánchez Albornoz historialariaren semea da.
Nicolás Sánchez-Albornoz | |||
---|---|---|---|
1991 - 1996 ← baliorik ez - Marqués de Tamarón → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1926ko otsailaren 11 (98 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Aita | Claudio Sánchez-Albornoz | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta historialaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Cervantes Institutua | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Bizitza
aldatuHaurtzaroa Madrilen igaro zuen. Espainiako Gerra Zibilean, ordea, Bordelera joan zen hiru urterako. 1940an Espainiara itzuli zen bere arrebekin, baina aitak Argentinara ihes egin zuen. Historiako ikasketak hasi zituen Madrilen, eta Buenos Airesko Unibertsitatean amaitu zituen. 1947an atxilotu egin zuten Madrilen, Eskola Fundazio Unibertsitarioan egindako ekintzengatik. Espetxean egon beharrean, nahiago izan zuen Cuelgamuros lan-eremura joan boluntario. 1948an, ihes egin zuen Manuel Lamanarekin batera. Frantziako muga igarotzea lortu zuen, eta hiru hilabetez Parisen egon ondoren Argentinara, aitarengana, joan zen. 1955etik aurrera irakasle izan zen Argentinako hainbat unibertsitatetan. 1968an Estatu Batuetara joan zen, eta Espainiako eta Latin Amerikako Historiako eskolak eman zituen New Yorkeko Unibertsitatean.
1990ean Estatu Batuak utzi eta Espainiara itzuli zen, eta Karlos III.a Unibertsitatean hainbat mintegitan parte hartu zuen. 1991n Cervantes Institutuko zuzendari izendatu zuten. Lau urtez institutu hori martxan jartzeaz, zentroak egokitzeaz eta berriak sortzeaz arduratu zen. 1996ko hauteskunde orokorren ondoren, Santiago Mora-Figueroa jarri zen haren lekuan.
Lanak
aldatuIkertzaile eta historialari gisa obra hauek idatzi ditu, besteak beste: La población de América Latina (1968, Latin Amerikako biztanleak); Los precios agrícolas durante la segunda mitad del siglo XIX (1975, Nekazaritza-gaien prezioak XIX. mendearen bigarren erdialdean); Población y mano de obra en América Latina, Indios y tributos en el alto Perú (1978, Biztanleak eta eskulana Latinoamerikan, indioak eta zergak Peru garaian); El destierro español en América (1991, Espainiarren erbestealdia Ameriketan). Honoris causa doktore izendatu zuten Oviedoko Unibertsitatean 1994an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.