Ireki menu nagusia

James Frazer Stirling (Glasgow, Eskozia, 1926ko apirilaren 22aLondres, 1992ko ekainaren 25a) arkitekto britainiarra zen.

James Stirling
James Stirling 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Glasgow1926ko apirilaren 22a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Alemania
Heriotza Londres1992ko ekainaren 25a (66 urte)
Hezkuntza
Heziketa Liverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak Neue Staatsgalerie Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Academy of Arts Itzuli
Fellow of the Royal Institute of British Architects Itzuli
Historia Fakultatea, Cambridgeko Unibertsiatea, Erresuma Batua
Musika eta Antzerki Udal Goi Eskola, Stuttgart, Alemania

Liverpoolen hazi zen eta bertako arkitektura eskolan ikasi, Londresen agentzia ireki zuen arte James Gowan lankidearekin.

Le Corbusierren azken lanek eragin handia izan zuten Stirling eta lankidearengan. Horrela, estilo berri beteko fatxadak proiektatu zituzten, adreilua eta ageriko konkretua (hormigoia) uztartuz. Stirlingen iritziz, eraikin batek bere funtzioa adierazi behar du eta, erabiltzaileak pertsonak direnez, giza erabilera horrek fatxadako elementuen aberastasuna eta aniztasuna agertu behar du, sinpletasuna saihestuz. Horrela, historia irakasteko edo erakusteko eraikin batek historia bera islatu behar du, hainbat garaietako elementu eta formak islatuz. Arkitektura elementu eta forma hauen harreman eta konbinazioan datza. Modu berean, giza eskalako eraikinak egiten saiatzen da, irizpide humanistikoak egituraren, estetikaren eta ekonomiaren gainetik jartzen dituelarik.

1981 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuakAldatu

  • 1958 : School Assembly Hall aretoa, Camberwell, Erresuma Batua
  • 1959-63 : Ingeniaritza eskola, Leicester Unibertsitatea, Erresuma Batua
  • 1969-72 : Olivettiren Hezkuntza Zentroa, Haslemere, Erresuma Batua
  • 1964-67 : Historia Fakultatea, Cambridge Unibertsitatea, Erresuma Batua
  • 1964-67 : St. Andrews Unibertsitatearen egoitza-handipena, St. Andrews, Eskozia
  • 1966-71 : Queen's College-eko ikasle egoitza, Oxford, Erresuma Batua
  • Rice Unibertsitatearen handitzea, Texas, AEB
  • Kostu txikiko hainbat etxebizitza eta egoitza
  • 1983-88 : Arte Dramatikoen Zentroa, Cornell Unibertsitatea, Ithaca, New York
  • 1980-85 : Clore Gallery handitzea, Tate Gallery, Londres
  • 1979-85 : Arthur M. Sackler Museoa, Harvard Unibertsitatea, Massachusetts, AEB
  • 1979-85 : Fogg Arte Museoaren eranskinak, Harvard, Massachusetts, AEB
  • 1967-76 : Southgateko 1.500 etxebizitza (6.000 biztanle), Runcorn New Town, Erresuma Batua (1990ean eraitsia)
  • 1979-84 : Neue Staatsgalerie eta Ganbera Aretoa, Stuttgart, Alemania
  • 1984-88 : Tate Gallery, Liverpool, Erresuma Batua
  • 1980-90 : B.Braun bulego eta fabrikazio eraikina, Melsungen, Alemania
  • 1993-94 : Musika eta Antzerki Udal Goi Eskola, Stuttgart, Alemania (hil ondoren eraikia)

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Stirling