Milan

italiako udalerria

Milan[1] (italieraz: Milano, /miˈlaːno/ ahoskatua; milaneraz, Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena. Padaniako ordokian dago, pianura padana delakoan. Lombardiako hiriburua da. Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.

Milan
Milan
Italiako udalerria
Milano piazza Duomo.jpg
Flag of Milan.svg CoA Città di Milano.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
AlkateaGiuseppe Sala (en) Itzuli
Izen ofizialaMilano
Milano
Jatorrizko izenaMilan
Posta kodea20121, 20122, 20123, 20124, 20125, 20126, 20127, 20128, 20129, 20131, 20132, 20133, 20134, 20135, 20136, 20137, 20138, 20139, 20141, 20142, 20143, 20144, 20145, 20146, 20147, 20148, 20149, 20151, 20152, 20153, 20154, 20155, 20156, 20157, 20158, 20159, 20161 eta 20162
ISTAT kodea015146
Geografia
Koordenatuak45°28′01″N 9°11′24″E / 45.4669°N 9.19°E / 45.4669; 9.1945°28′01″N 9°11′24″E / 45.4669°N 9.19°E / 45.4669; 9.19
Map of comune of Milan (province of Milan, region Lombardy, Italy).svg
Azalera181.67 km²
Altuera120 m
MugakideakAssago, Arese, Baranzate, Bresso, Buccinasco, Cesano Boscone, Cologno Monzese, Corsico, Cormano, Cusago, Novate Milanese, Opera, Pero, Peschiera Borromeo, Rho, Rozzano, San Donato Milanese, Segrate, Sesto San Giovanni, Settimo Milanese, Trezzano sul Naviglio eta Vimodrone
Demografia
Biztanleria1.366.180 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg14.618 (2017)
Dentsitatea7.520,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSão Paulo, Chicago, Toronto, City of Melbourne (en) Itzuli, Tel Aviv, Krakovia, Osaka, Shanghai, Dakar, Lyon, Birmingham, Betleem, Frankfurt am Main, Dublin, Napoli, Buenos Aires, Guadalajara, Medan, Iquitos, Montreal, Sofia, Trieste, Pekin, Sydney, Amman, Ragusa, Santo Domingo, Medellín, Maxhad, Pernik, San Petersburgo, Melbourne, Tulkarem eta Daegu
Katastro kodeaF205
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaMI
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.milano.it

HistoriaAldatu

Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K.a. 600. urtean, gutxi gorabehera eta erromatarrek K.a. 222. urtean konkistatu eta "Mediolanum" izena eman zioten.

Erromatar inperioaren IV. mendean garrantzia irabazi zuen, eta bertan erredaktatu zen Erromako historiako dokumentu inportanteenetako bat, 313. urtean, Milango Ediktua, zeinak kristautasunaren onarpena eta jarraian nagusitasuna ekarri zuen. Ondorioz, eliza asko eraiki ziren bertan, eta IV. mendean, San Anbrosio gotzainaren garaian, hiria Mendebaldeko Erromatar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Garai honetakoa da San Lorenzo Maggiore eliza, Milango zaharrena[2].

Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenean, Milanen heruloak eta ostrogodoak izan ziren nagusitu ziren lehen barbaro germaniarrak. 569. urtean lonbardiarrek hiria konkistatu zuten, eta 774. urtera arte eduki zuten bere esku, Karlomagnori eskualdatu zioten arte. Egungo eskualde izena herri hari zor zaio.

Milango Errege Jauregia, XIII. mendean eraikitzen hasi zena, hiriko gobernuaren egoitza izan zen mendeetan zehar. XV. mendean, Milango dukerria Visconti eta Sforza familiek gobernatu zuten, eta Leonardo da Vinci bezalako artistak mantentzen zituzten haien zerbitzura, Pizkundearen korronteetan sartu zutelarik hiria.

Garai hartako distiraren ondoren, gatazka-aldi berri bat iritsi zen, non hiria frantsesek konkistatu zuten eta Paviako guduan galdu ondoren (1525) Karlos V.aren inperio espainiar-alemanaren parte izatera pasa zen. Espainiar inperioaren domeinuak 1713ra arte iraun zuen, Utrechteko Itunaren bidez hiria Austriaren esku geratu zen arte.

Frantziako Iraultzaren ondoren, Napoleonek Milan okupatu zuen, eta jarraian 1805ean bere burua Italiako lehen erregetzat izendatu zuen. 1859an, Austriak Piamonte-Sardiniako Erresumari utzi zion probintziaren gaineko kontrola, gerora Italiako erresuma izango zenaren lehen jatorrizko lurraldea. Hiria italiar nazionalismoaren zilbor bihurtu zen aro horretan.

1865 eta 1877 bitartean eraikitako Vittorio Emanuele II.aren Galeria dotorea garai historiko honetako ondarea da.

Milan Italiako historiaren erdigunea izan zen eta 1906ko Erakusketa Unibertsalaren egoitza. Bi gerrate mundialen arteko garaian, Milan Italiako faxismoaren sorlekuetako izan zen. Gainera, gerra osteko berreraikuntza industrialaren eragile nagusietako bat izan zen.

Gaur egun, Milan Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita baita.

DemografiaAldatu

Hiriak 1.308.735 biztanle ditu eta haren hirigunea 4.280.820 biztanlekoa da. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 biztanle ditu.

Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusietakoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako inportanteena da, baita munduko handienetako bat ere.

Milan mundu osoko modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.

GeografiaAldatu

MugakideakAldatu

Milanek honako udalerri hauekin egiten du muga:

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Linate aireportua, 1961–1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 8.2 13.2 17.5 21.9 26.1 28.9 27.7 24.3 18.8 10.2 5.4 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 4.2 8.3 12.3 16.6 20.6 23.1 22.2 18.9 13.6 6.9 2.3 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.9 0.1 3.3 7.0 11.2 15.0 17.3 16.7 13.5 8.4 3.6 -0.9 7.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64.3 62.6 81.6 82.2 96.5 65.4 68.0 93.0 68.5 99.7 101.0 60.4 943.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.2 6.7 7.9 8.3 8.1 7.6 5.8 7.1 5.2 6.8 8.5 6.3 85.5
Eguzki orduak 58.9 96.1 151.9 177.0 210.8 243.0 285.2 251.1 186.0 130.2 66.0 58.9 1915.1
Hezetasuna (%) 86 78 71 75 72 71 71 72 74 81 85 86 76.8
Iturria: MeteoAM [3]

KulturaAldatu

Italiako kultur gune garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.

Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak 1386ean hasi ziren eta 1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.

Munduko katedralik handiena da, Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.

IruditegiaAldatu

KirolaAldatu

AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua daukate Europako txapelketetan.

Txirrindularitzaren arloan, Milan-San Remo lasterketa klasikoa nazioartean oso ezaguna da.

HedabideakAldatu

Milandar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu