Rock and roll
Rock and rolla (sarritan rock & roll edo rock 'n' roll ere idazten da, ingelesetik: rock, "kulunkatu" eta roll, "biratu") Estatu Batuetan 1940eko hamarkadaren amaieran eta 1950eko hasieran sortutako musika herrikoi mota bat da. Haren jatorria blues afroamerikarraren, country musikaren, jazzaren eta gospel musikaren nahastean dago. Rock and rollaren elementuak jadanik 1930eko hamarkadako country abestietan eta 1920ko blues diskoetan aurki daitezke, baina izena ez zuen eskuratu 1950eko hamarkadara arte.
Sarritan rock and roll terminoa rock hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da. Hala ere, zentzu hertsian rock and rollak bere ezaugarri propioak ditu, rockaren beste estilo batzuetatik bereizten dituena.
Jatorria
aldatuRock and Rollen jatorria ez da bakarra eta Ameriketako Estatu batuetako zonalde batean kokatu daiteke XX. mendeko 40 eta 50 hamarkadetan, New Orleans, Saint Louis, Boston, Texas... Musikaren aldetik beste estiloen oinordea izan zen:
Sortzaileak
aldatuZonalde geografikoaren zabaltasuna kontutan izanda, lehen sortzailetako polemika ez dago oso garbi. Orokorrean, Muddy Waters azaltzen da Rock and Rollen bidea prestatu zuen musikaria bezala. Beste egileek Bill Haley aipatzen dute, bereziki Bill Haley and the Haley's Comets taldea, diska batekin: Crazy man crazy (1954) "Rock Around the Clock" kanta arrakastsua barne. Azken kanta horrek John Lennonen lantean eragin zuzena izango luke. Chuck Berry eta Little Richard ere genero berriaren sortzaileak bezala aipatuak izan dira. Garrantzi handi izan zuen ere bai Ike Turner eta bere bi lan: The Fat Man de Fats Domino (1949) eta Rocket 88 (1951). Garaiko musikarien artean asko dira aipatzea merezi dutenak: Jerry Lee Lewis, Bo Diddley, Fats Domino, Buddy Holly, Eddie Cochran, Gene Vincent, Elvis Presley...