Vicente Martín
Vicente Martín Zugasti (Donostia, 1926-Ibidem, 2016ko irailaren 8) argazkilari donostiar ospetsua izan zen. Ricardo Martínen eta Agustina Zugastiren semea zen eta haiek bezala garaiko dokumentu interesgarriak utzi zizkigun.
Vicente Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1926 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2016ko irailaren 8a (89/90 urte) |
Familia | |
Aita | Ricardo Martín |
Ama | Agustina Zugasti |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta fotokazetaria |
Biografia
aldatuBere aitaren lana jarraitu zuen. Bere aitak sortutako Photo Carte argazki-denda eraman zuen.[1] Hasiera batean, Agustina Zugastik, Vicenteren amak, hartu zuen negozioaren ardura. Espainiako Gerra Zibilean bai amak baita ere Vicentek eta dendaren langileek Errepublikaren aldeko jarrera hartu zuten. Photo Cartek egindako gerrari buruzko argazkiak mundu osoan ezagutu ziren. 1940an frankistek izena gaztelaniaz jartzera behartu zieten, Foto Car. Vicente, Maria Elena San Vicente-rekin ezkonduta, hiru seme-alaba izan zituen. Denda 1991. urte arte irekita egon zen.[2]
Iruditegia
aldatu-
Kursaal jauregia 1944an.
-
José Antonio Primo de Riverari omenaldia Donostiako Santa Maria elizan, 1941an.
-
Aita Manuel, Pasai San Pedroko patroia, 1944an.
-
Léon Degrelle naziak ihes egiteko erabili zuen hegazkina, Kontxako hondartzan eroria, 1945an.
-
Donostiako Boulevard, 1949an.
-
Donostiako dendari bat, 1942an.