Mehmed VI.a

Mehmed VI.a[1] (turkieraz: Mehmed Vahideddin edo Mehmet Vahdettin; 1861eko urtarrilaren 14a - 1926ko maiatzaren 16a) Otomandar Inperioko 36. sultana eta azkenengoa izan zen. 1918-1922 urte-tartean izan zen Inperioko sultan. Osman Etxekoa zen. Ilobak, tronurako ondorengoa zenak, bere burua hil zuela eta, hartu zuen agintea Mehmed VI.ak.

Mehmed VI.a
VI Mehmet Vahidettin.jpg
Coat of arms of the Ottoman Empire (1882–1922).svg
Otomandar Inperioko sultana

1918ko uztailaren 3a - 1922ko azaroaren 19a
Mehmed V.a
Bizitza
JaiotzaIstanbul1861eko urtarrilaren 14a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaSanremo1926ko maiatzaren 16a (65 urte)
Hobiratze lekuacemetery of the Sulaymaniyya Takiyya (en) Itzuli
Familia
AitaAbdulmezid I.a
AmaGülistü Kadin
Ezkontidea(k)Emine Nazikeda Kadın (en) Itzuli  1926ko maiatzaren 16a)
Nevzad Hanım (en) Itzuli
Nevvare Hanım (en) Itzuli
Müveddet Kadın (en) Itzuli
Inşirah Hanım (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Musicbrainz: 3b46ca02-9fa9-42fb-9101-6ebddde9513d Edit the value on Wikidata
Tughra of Mehmed VI.svg

Lehen Mundu Gerra izugarrizko porrota izan zen Otomandar Inperioarentzat. Indar britainiarrek Bagdad eta Jerusalem hartu zituzten gerra-garaian, eta Inperioaren parterik handiena aliatu europarren artean banatu zen. 1920an San Remon egindako hitzaldian, frantsesei Siriaren gaineko agintea eman zitzaien, eta britainiarrei Palestina eta Mesopotamiaren gainekoa. 1920ko abuztuan, Mehmeden ordezkariek Sevresko ituna sinatu zuten. Itun horretan, aipatutako aginteak onartzen ziren, Anatoliaren eta Esmirnaren gaineko kontrol otomandarra baztertzen zuen, eta Al-Hijaz estatu independente gisa onartzen zuen.

Nazionalista turkoak ez zeuden gustura sultanak ituna onartu izanarekin. Kemal Atatürk politikariak gidatuta, gobernu berri bat eratu zuten, Batzarre Nagusi Turkoa zeritzona, 1920an, eta Ankaran gunea zuena. Urte bereko apirilaren 23an konstituzio berria onartu zen.

Nazionalistek izandako garaipenek sultanerria 1922an abolitua izatea ekarri zuen. Mehmed gerraontzi britainiar batean joan zen Konstantinoplatik Maltako deserrira. San Remon, Italian, hil zen, maiatzaren 15ean. 1922ko azaroan, Mehmeden lehengusu propioa eta printze oinordekoa kalifa hautatu zuten, eta dinastiako buru izan zen Abdulmecid II.a izenarekin.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmed VI.a