Gertrude Ederle

igerilari estatubatuarra

Gertrude Ederle (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko urriaren 23a - Wyckoff, 2003ko azaroaren 30a) estilo libreko probetan espezializatutako igerilari estatubatuarra izan zen, eta 1924an txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 100 metroko lasterketetan. 1926ko abuztuaren 6an Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen[1].

Gertrude Ederle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGertrude Caroline Ederle
JaiotzaNew York1905eko urriaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWyckoff (en) Itzuli2003ko azaroaren 30a (98 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta open water swimmer (en) Itzuli
Altuera1,53 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm0249177 Find a Grave: 8142767 Edit the value on Wikidata

Kirol-ibilbidea aldatu

Parisko 1924ko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen 4 x 100 metroko errelebo librean, Erresuma Batuaren eta Suediaren aurretik; eta banakako probei dagokienez, brontzezko bi domina irabazi zituen: 100 metro librean —Ethel Lackie eta Mariechen Wehselau adiskideen ondoren—, eta 400 metro libretan, Martha Norelius eta Helen Wainwrighten atzetik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Severo, Richard. (2003-12-01). «Gertrude Ederle, the First Woman to Swim Across the English Channel, Dies at 98» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).

Kanpo estekak aldatu