Mallorca[1][2] (latineko insula maior, "uharte nagusia", geroxeago Maiorica deituko zena) Balearretako uharte handiena da. Menorca eta Eivissa bezala, Mallorca oso helmuga turistiko garrantzitsua da. 3.625'75 km² ditu eta 790.763 biztanle zituen 2006ko erroldan (dentsitatea: 218,09 bizt./km²).

Mallorca
Mallorca.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPuig Major
Azalera3.620 km²
Geografia
Localització de Mallorca respecte les Illes Balears.svg Map
Koordenatuak39°37′00″N 2°59′00″E / 39.616666666667°N 2.9833333333333°E / 39.616666666667; 2.9833333333333
Honen parte daGimnesia uharteak
KokapenaMediterraneoa
Estatu burujabe Espainia
Nazionalitate historiko Balearrak
Probintzia Balear Uharteak
Ur-gorputzaMediterraneoa
Leku geografikoaGimnesia uharteak

Uharteko hiriburua (eta Balear Uharteak erkidegoko hiriburua, era berean) Palma Mallorcakoa da.

BiztanleriaAldatu

790.763 biztanle ditu irlak, 2006. urteko erroldaren arabera. Biztanleria osoaren erdia Palma hiriburuan bizi da (375.048 lagun). Ondoren, Calvià (45.824), Manacor (37.165), Inca (27.301), Llucmajor (31.381), Marratxí (29.742), Felanitx (16.948), Pollença (16.398) eta Alcúdia (16.176) herriak nabarmentzen dira.

Hiriburuaren metropoli eremua, lau udalerrik osatua (Palma, Calvià, Marratxí eta Llucmajor), Palmako badian dago, eta 500.000 biztanle ditu. Biztanle gutxien dituen udalerria, berriz, Escorca da (307 lagun), eta Tramontanako mendilerroan dago.

Turismoari esker, uharteak 12 milioi turista edo bisitari jasotzen ditu urtero-urtero; udan irlako biztanleria bikoizten da. Era berean, hainbat eta hainbat dira biztanle atzerritarrak, Europa hotzetik etorritako erretiratuak, batez ere.

GeografiaAldatu

Tramuntanako mendilerroak konfiguratzen du Mallorcako geografia fisikoa, irlaren ipar-mendebaldean. Era berean, irlaren erdialdeko lautada ere nabarmentzen da, Pla deitutakoa. Lautadaren mendebaldean dago Palma Mallorcakoa hiriburua, Palmako badiaren erdialdean, Calvià eta Llucmajor udalerrien artean.

Llucmajoren inguruan Randako mendigunea dago, Tramontana baino askoz baxuagoa.

Tramontanako mendilerroaAldatu

  • Puig Major (1445 m)
  • Massanella (1364 m)
  • Puig Tomir (1102 m)
  • Puig de l'Ofre (1090 m)
  • Puig de Galatzó (1027 m)

Beste batzukAldatu

  • Puig de Morell (562 m)
  • Bec de Ferrutx (519 m)
  • Puig de Sant Salvador (510 m)
  • Puig de Randa (543 m)
  • Puig de Galdent (420 m)

HizkuntzakAldatu

Balear Uharteetako Autonomia Estatutuan ezarrita dagoenez, katalana eta gaztelania dira autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialak. Era berean, mallorkera deituriko katalanaren dialektoa mintzatzen da. Dialekto horren ezaugarririk aipagarrienak e bokal neutroa eta artikulu salatuaren erabilera dira.

KlimaAldatu

Mallorcako klima guztiz mediterraneoa da: udan tenperaturak nahiko handiak (30 °C-tik gora) dira eta negu partean, txikiak (5° C-tik beherakoak oso gutxitan izaten dira). Tramontanako mendilerroko tontorrik altuenetan ohikoa da elurra neguan, baina oso arraroa izaten da fenomeno hori hiriburuan eta lautadan. Hezetasuna, era berean, oso ohikoa da, itsasoaren hurbiltasuna dela eta.

EkonomiaAldatu

Mallorcako ekonomiaren zutaberik garrantzitsuenak turismoa eta eraikuntza dira, industriak ez baitu garrantzia handirik. Hala ere, artisautza-modu inportanteak existitu dira historikoki (larrua, zapatak, altzariak, abeltzaintza, zeramika, arrantza, meatzaritza). Era berean, ostalaritzako industria balearrak Espainiako lehenengotarikoak dira.

Mallorcako ardoak ere oso onarpen handia dute bai Espainia bai Europako leku askotan, azken urteetan batez ere. Horrez gain, hiru sormarka dituzte uhartean: Binissalem-Mallorca, Pla i Llevant eta Vi de la Terra de Mallorca.

Mallorcar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu