Antonio Oliden

arraunlaria

Antonio Oliden Tolosa (Orio, 1926ko otsailaren 8a - ) euskal arraunlari handienetakoa izan zen Kontxako 11 Bandera irabazi baitzituen, 10 arraunlari zela eta bat patroi lanetan.

Antonio Oliden
Bizitza
JaiotzaOrio1926ko otsailaren 8a (97 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbideaAldatu

Orioko Ortzaika auzoan jaio zen Antonio Oliden. 1946ko Espainiako Txapelketa irabaziz egin zuen debuta traineruan. Bere jardueraren zatirik handiena Orioko traineruari loturik egon arren lehenengo Kontxako Bandera Donostiako Esperanzarekin lortu zuen, 1950an, izan ere gipuzkoarren selekzio bat egin baitzen Zierbenak Kontxako Bandera irabaz zezan ekiditeko. Hurrengo banderak Orioko traineruarekin lortu zituen, tartean Aginagarekin askuraturiko bi ere badaude, 1957koa eta 1960koa. Oriorekin lortu zuen azken Kontxako Bandera 1964koa izan zuen.

1965ean Orio Arraunketa Elkartea sortu zen eta hasieratik aulki mugikorra bultzatzen hasi zen. Ortzaikako hainbat arraunlarik Lasartera jo zuten eta honekin bi bandera irabazi zituzten, bigarrena Oliden patroi zela. 1971ean egin zuen debuta patroi lanetan, Klaudio Etxeberria "Gorria" ordezkatuz eta 1978 arte ibili zen bertan. Tartean Gipuzkoako 5 txapelketa eta Kantauri itsasaldeko bandera garrantzitsuenak irabazi zituen. 1980an Zumaiako patroia ere izan zen, ordurako 54 urte zituen jadanik.

Hauek dira beraz izan dituen taldeak hurrenez hurren:

Taldea Denboraldiak
Orio 1946-1964
Esperanza (Donostia) 1950
Aginaga 1957 eta 1960
Lasarte-Michelin 1971-1978
Zumaia 1980

PalmaresaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz

Kanpo loturakAldatu