Luis Mazzantini Egia (Elgoibar, 1856ko urriaren 10a – †Madril, 1926ko apirilaren 24a) euskal zezenketaria izan zen.

Luis Mazzantini

Q33208514 Itzuli

1919ko abendua - 1920ko ekaina
Q37152410 Itzuli

1919ko abuztua - 1919ko abendua

Madrilgo Udaleko zinegotzia

1906 -
Barrutia: Q44688696 Itzuli
Hautetsia: Q44664617 Itzuli
Bizitza
JaiotzaEibar1856ko urriaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1926ko apirilaren 24a (69 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzezen-hiltzailea eta toreatzailea

Biografia aldatu

Aita, Giuseppe Mazzantini, ingeniari italiarra zuenez, gaztetan Italian bizi izan zen. Madrilen arte batxiler titulua lortu zuen. Amadeo I.a Espainiakoaren erreinaldian Madrilgo Errege Jauregian hasi zen lanean, zalditegiko buruaren idazkari gisa. Ondoren Extremadurako burdinbide konpainian aritu zen[1]. Ospea eta diruaren bila, zezenketei ekin zien, lehenago banderillero izan gabe. Horrexegatik señorito loco ezizena eman zioten. Alternatiba Madrilen hartu zuen, 1884ko maiatzaren 29an, Lagartijo aitabitxia zuela.

Ezpata sartzen zuen trebetasunak, eta bere izaera bitxiak, ospe handia eman zioten eta don Luis ezizena irabazi zuen. Arerio nagusia Rafael Guerra "Guerrita" izan zuen, orduko toreatzailerik onena. Bere karrera osoan ia 3.000 zezen hil zituen eta 1890eko hamarkadan sei mila pezeta irabazi zuen zezenketa bakarrean[2]. Goi burgesiaren festetara gonbidatua izaten zen eta artearen munduan ere zituen lagunak. Operara eta literatura solasaldietara joan ohi zen.

1905eko otsailean emaztea hil zitzaion eta zezenplazak alde batera utzi zituen. Orduan politikari ekin zion (ideia monarkikoak zituen) eta Madrilgo udaletxean zinegotzi eta alkateordea, eta Guadalajara eta Ávilan gobernadore zibila izan zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Biografía Luis Mazzantini Club Taurino Mazzantiniren webgunea
  2. a b Biografia Portal Taurino

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Mazzantini