Ireki menu nagusia

2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako maiatzaren 25ean ospatu ziren. VI. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren.

Emaitza ofizialakAldatu

  2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 126.725 41,43 23 1
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 64.663 21,14 11  
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 26.837 8,77 4 1
Aralar 23.697 7,75 4 4
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) 23.427 7,66 4 1
Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea (EA-EAJ) 22.824 7,43 4 1
Batzarre 7.873 2,56 0  
Partido Humanista (PH) 1.290 0,42 0  
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 1.017 0,33 0  

Hauteskunde hauetan, 464.826 nafarretatik 328.609ek bozkatu zuten (%70,70a), hau da, 136.217 abstentzioak izan ziren (%29,30a). Miguel Sanz Sesma UPNko zerrendaburua presidente bihurtu zen.

Hautes zerrenden legez kanporatzeakAldatu

Ezker Abertzaleak babestutako Autodeterminaziorako Bilgunearen (AuB) hautes zerrenda legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, Ezker Abertzaleak zerrenda horien aldeko boto eskatu zuen, ofizialki nulutzat hartu zirenak, eta 21.292 lortu zituen (1999an 2.539 baliogabeko boto izan ziren).

Kanpo loturakAldatu