Alicia García-Salcedo González

1935ean Asturiasen jardun zuen 1. emakume abokatua

Alicia García-Salcedo González, ezagunagoa Alivia Salcedo izenez (Oviedo, Asturias, 1903ko uztailaLlanes, Asturias, 2003ko urtarrilaren 5a) asturiar abokatu katolikoa izan zen, 1935. urtean Asturiasen jardun zuen lehen emakume abokatua izan zelako ezaguna.

Alicia García-Salcedo González
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlicia García-Salcedo González
JaiotzaOviedo1903ko uztaila
Herrialdea Espainia
HeriotzaLlanes2003ko urtarrilaren 5a (99 urte)
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza eta lanbidea aldatu

Aliciaren aita eta osabak ere abokatuak ziren, eta haiengandik sortu zitzaion bokazioa. Aliciak Batxilergoko ikasketak egin zituen (1932) eta Zuzenbidean matrikulatu zen Oviedoko Unibertsitatean. Kalifikazio akademiko onak lortu zituen zigor-arloan, eta bere bizitzaren zati bat espezialitate horretan eman zuen.[1]

Abokatu ibilbidea aldatu

1922. urtean, Oviedoko Abokatuen Elkargoak bere estatutuak aldatu zituen, eta emakumeak bertan sartu ahal izateko. Hala, 1935ean, Salcedok lan egitea eskatu zuen. Kolegiatu egin zen eta 287 zenbakiarekin onartua izan zen. Hala, Asturiasen lanean jardun zuen lehen emakume abokatua izan zen. Hilabete bat lehenago, María del Carmen Menéndez Manjón Gijongo Abokatuen Elkargoan sartu zen, baina ez jardunean.[2]

Bere lanbidean 20 urtez baino gehiagoz aritu zen, hauteskunde-mitinetan eta erlijio-ekitaldietan parte hartuz eta bere ideiak defendatuz. 1936ko urtarrilean, Aliciak, eskuineko ekintzaile katoliko definitzen zenak, hauxe esan zuen Estampa aldizkarian (Madril):

«Nik ez dut inoiz toga jantziko inor akusatzeko. Ni emakume bat naiz. [...] oso kontzeptu desberdina dut emakumeak gizartean garatu behar dituen jarduerei buruz; mugatuta egon behar ez duen eginkizuna emakumearena da. Ez dut ulertzen emakumearen irudia, hatzarekin presidio edo urkari begira».[3]

1960ko hamarkadan Venezuelara[4] joan zen, eta hantxe sortu zuen Diego de Losada irakaskuntza ertain mistoko ikastetxe espainiarra. Bertako zuzendaria izan zen, 1984an erretiratu zen arte. Garai hartan, Salcedok jarduera kultural eta intelektual handia izan zuen, antzerki klasikoko emanaldiak, mahai-inguruak eta komunikabide batzuekin elkarlanean.

1984an Asturiasera itzuli eta Llanesen hil zen 100 urte zituela. Oviedoko Abokatuen Elkargoak urtero egiten du «Alicia Salcedo» Berdintasunaren Saria, elkargoko organoan sartu eta Asturiasen lanean jardun zuen lehen abokatuaren omenez, «emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzeko eta zabaltzeko». 2017ko Lehen edizioan Maria Jose Balda izan zen saritua, 2018an Teresa Peramato Martín.[5][6]

Aintzatespenak aldatu

  • Oviedoko Abokatuen Elkargoak urtero «Alicia Salcedo» Berdintasunaren Saria ematen du emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatu eta zabaltzeagatik.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «La inspiradora historia de la primera abogada de Asturias» La Voz de Asturias 12 de noviembre de 2018.
  2. (Gaztelaniaz) Actualidad, Redacción. (2016-12-14). «¿Quién fue Alicia Salcedo?, la primera colegiada del Colegio de Oviedo da nombre al “Premio a la Igualdad”» Abogacía Española (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. www.abogacia.es.
  4. «Asturianas que abrieron camino» El Comercio 29 de noviembre de 2017.
  5. a b S.A, Web Financial Group. «El Colegio de Abogados de Oviedo concede el primer 'Premio a la Igualdad Alicia Salcedo' a la abogada María José Balda» BOLSAMANIA.
  6. (Gaztelaniaz) VALLINA, F.. (2018-11-08). «El Colegio de Abogados de Oviedo convoca el premio "Alicia Salcedo"» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu