Mario Onaindia

euskal idazlea

Mario Onaindia Natxiondo (Lekeitio, 1948ko urtarrilaren 13a - Gasteiz, 2003ko abuztuaren 31) euskal herritar politikaria, idazlea eta ETAko kidea izan zen.

Mario Onaindia
Mario Onaindia 1980an. Irudi gehiago

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1996ko ekainaren 24a - 2000ko ekainaren 26a

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1981eko irailaren 4a - Xabier Markiegi
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaLekeitio1948ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2003ko abuztuaren 31 (55 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Esozi Leturiondo Aranzamendi
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, eleberrigilea eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaEuropako Kontseiluko Legebiltzarra
Euskadi Ta Askatasuna
PSE-EE
Izengoitia(k)Jon Lariz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Iraultzarako Alderdia
Euskadiko Ezkerra
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Inguma: mario-onaindia-natxiondo-1948-2003 Literaturaren Zubitegia: 113

Politikagintzan gazte hasi zen Euzko Gaztedian, baina 1967rako ETAko Kultura Frontean zebilen. 1969an Bilbon atzeman zuten. Meliton Manzanas poliziaren hilketan parte hartzea leporatuta, Burgosko Prozesuko epaituetako bat izan zen. Heriotza zigorra ezarri zioten arren, bizitza osoko espetxealdira zigortu zuten azkenik. Kartzelan Marxen zenbait liburu itzuli zituen euskarara eta eleberri bat idatzi zuen, Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak (1977). 8 urte egin zituen kartzelan, 1977an Belgikara erbesteratu baitzuten.

Euskal Iraultzarako Alderdiko idazkari nagusia aukeratua, karguari eutsi zion alderdiak Euskadiko Ezkerra izena hartu zuenean. Autonomia Estatutuaren idazketan parte hartu zuen, eta 1980an Euskal Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Eusko legebiltzarrean hiru legegintzaldi jarraian jardun zuen.

1981ean ETA politiko-militarrak armak uzteko negoziazioetan parte hartu zuen.

1992an Juan Mari Bandresekin batera, EE PSOEren barruan sartu zuen. Alderdi horren euskal adarrean, PSE-EEn, lehendakariordea eta lehendakaria izan zen, nahiz eta azken kargu hori ezin izan zuen onartu, osasun arazoak zirela eta. 1993ko hauteskunde orokorretan senatari hautatu zuten.

Eleberriak

aldatu

Sei eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu zituen:

  • Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak (1977)
  • Grand Placen aurkituko gara (1983)
  • Gau Ipuinak (1983)
  • Gilen Garateako Batxilerra (1984), Irun Hiria Saria
  • Delrincon-en motorra (1985)
  • Olagarroa (1987)
  • Gela debekatua (1988)

Saiakerak

aldatu
  • Carta abierta sobre los perjuicios que acarrean los prejuicios nacionalistas (1995)
  • Guía para orientarse en el laberinto vasco (2000)
  • El precio de la libertad. Memorias (1948-1977) (2001)
  • La construcción de la nación española. Republicanismo y nacionalismo en la Ilustración (2002)
  • El aventurero cuerdo. Memorias (1977-1981) (2004)

Zinemagintzan ere aritu da; dokumentalak egin ditu, batez ere.

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu