Mikel Guridi
automobilismoko gidaria
Mikel Guridi Ezkati (Kolonbia, 2003) automobilismoko gidari bat da. Kolonbian jaioa, bost urte zituela etorri zen Oñatira (Gipuzkoa) bizi izatera.[1]
Mikel Guridi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonbia, 2003 (17/18 urte) |
Bizilekua | Oñati |
Jarduerak | |
Jarduerak | lasterketa-pilotua |
IbilbideaAldatu
Sei urterekin hartu zuen lehenengo aldiz kart bat, eta alebin mailan hasi zen lehiatzen. Ondoren kadete mailara pasa eta aurreneko lasterketak irabazten ere hasi zen. 2017an, bost lasterketatik lautan garaipena lortuta, eta bestean hirugarren bukatuta, Euskadiko Karting Series lehiaketa irabazi zuen, junior mailan.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b «Mikel Guridi Ezkati: Euskadiko Karting Serieak irabazi ditu junior mailan» Kontzejupetik 278: 24. 2017ko abendua.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |