Emilio Romero Gómez

Emilio Romero Gómez (Arevalo, Avila, Espainia, 1917ko uztailaren 21a - Madril, Espainia, 2003ko otsailaren 12a) gaztelaniazko idazle eta kazetaria izan zen. Lleida, Alacant eta Madrilgo zenbait argitalpenen zuzendari izan zen, Escuela Oficial de Periodismo eta Mutualidad de Escritores de Libros elkarteak zuzendu zituen, eta garrantzizko lanak egin zituen prentsan. Literaturari dagokionez, zenbait alor desberdin jorratu zituen, antzerkia, adibidez.

Emilio Romero Gómez
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Elizbarrutia: Escudo_de_España_(mazonado).svg
Bizitza
Jaiotza Arévalo1917ko uztailaren 21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2003ko otsailaren 12a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Genero artistikoa dramaturgia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FET y de las JONS

IdazlanakAldatu

Aipagarriak ditu, besteak beste, ondoren aipatzen diren antzerkien bertsioak: Anna Bonnaciren Nire senarra atzean gelditu zen, Georg Büchnerren Dantonen heriotza, Bertolt Brechten Galileo Galilei, Mario Frattiren Jeloskor bat dabil hor zehar, Eduardo Bourdeten Atxiloa. Berak sorturiko antzerki-lan nagusiak, berriz, hauek dira: Historias de media tarde (1964, Arratsalde erdiko istorioak), Las ratas suben a la ciudad (1964, Arratoiak hirian gora), Lola, su novio y yo (1966, Lola, bere senargaia eta ni), Sólo Dios puede juzgarme (1969, Jainkoak soilik epai nazake). Eleberrigintzari dagokionez, Planeta saria irabazi zuen 1957an La paz empieza nunca (Bakea hasten da sekula) eleberriarekin, eta aipagarriak ditu, besteak beste, Una golfa subió a los cielos (1982, Emagaldu bat zerura igo zen), El cacique (1986, Kazikea) eta Tres chicas y un forastero (1987, Hiru neska eta atzerritar bat). Saiakeraren alorrean azpimarratzekoak dira Juegos limpios (1962, Joko garbiak); Cartas a un príncipe (1964, Gutunak printze bati); Cartas al pueblo soberano (1965, Gutunak herri burujabeari); Cartas al Rey (1973, Gutunak Erregeri); Crónicas malditas (1979, Kronika madarikatuak); Papeles reservados de Emilio Romero (1986, Emilio Romeroren isilpeko paperak) eta Testigo de la historia (1986, Historiaren lekuko).

ErreferentziakAldatu