Joseph Saidu Momoh (Binkolo, 1937ko urtarrilaren 26a - Konakry, 2003ko abuztuaren 3a) Sierra Leonako presidentea izan zen. Lanbidez militarra izan zen eta Siaka Stevens presidenteak 1971n armadaburu eta 1974an ministro izendatu zuen. 1985eko azaroaren 29an, Stevensen ondorengoa izan zen Sierra Leonako presidente karguan. Larrialdi ekonomikoko egoera deklaratu arren, ezin izan zuen herrialdeko ekonomiaren kolapsoa saihestu. 1991n Sierra Leonako Gerra Zibila hasi zen Momoh boteretik kentzeko helburuarekin. Matxinoek Charles Taylor liberiarraren babesa zuten. Urte horretan bertan, Momohek alderdi bakarreko estatua desegin zuen eta alderdi anitzeko demokrazia ezarri zuen. Hala ere, Momoh 1992ko apirilean boteretik kendu zuten Valentin Strasser 25 urteko kapitainak zuzendutako estatu kolpe batean. Asilo politikoa jaso zuen Ginean eta han hil zen 2003an.

Joseph Saidu Momoh
Sierra Leonako presidente

1985 - 1992
Bizitza
JaiotzaBinkolo (en) Itzuli1937ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Sierra Leona
HeriotzaKonakry2003ko abuztuaren 3a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hannah Momoh (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaAll People's Congress (en) Itzuli

Find a Grave: 7740118 Edit the value on Wikidata

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Sierra Leonako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.