Sebastian Salaberria
euskal idazlea
Sebastian Salaberria Iartzabal (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko abenduaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 2003ko abuztuaren 16a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.[1][2]
Sebastian Salaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1915eko abenduaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 2003ko abuztuaren 16a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuOiartzungo Elbitxuri baserrian jaioa, Gerra Zibilean ibili zen.[3]. Altxatuen armadan erroldaturik, gerran jaso zituen tiroen ondorioz ezker oina moztu behar izan zioten eta beste hankan zauri latzak izan zituen. Gero, Donostiako ur-andelean lan egin zuen.[4] Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Neronek tirako nizkin (1964, Auspoa)
- Sagardotegiak (1997, Sendoa)
Bertsoa
aldatu- Nere soroko emaitzak (1984, Auspoa)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sebastian Salaberria literaturaren zubitegian
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Sebastián Salaberria. .
- ↑ Zabala, Juan Luis. (2015-12-24). «Bertsoak idaztetik eleberrigintzara» Berria.
- ↑ «Sebastián Salaberria Yarzabal nace el 26 de diciembre de 1915 en Oiartzun» Euskonews (466) 2008/12/19 - 2009/01/02.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.