Peter Hacks

idazle alemaniarra

Peter Hacks (Wrocław, 1928ko martxoaren 21a - Berlin, Alemania, 2003ko abuztuaren 28a) alemaniar idazlea izan zen, jatorriz eslovakiarra.

Peter Hacks
Bundesarchiv Bild 183-D0213-0049-003, Peter Hacks vor Westberliner Studenten.jpg
Bizitza
JaiotzaWrocław1928ko martxoaren 21a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaGroß Machnow (en) Itzuli2003ko abuztuaren 28a (75 urte)
Hobiratze lekuaBerlin
Familia
Ezkontidea(k)Anna Elisabeth Wiede (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Berliner Ensemble  (1955 -  1960)
Deutsches Theater (en) Itzuli  (1960 -  1963)
Jasotako sariak
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli
Berlingo Arteen Akademia
Izengoitia(k)Saul O’Hara

IMDB: nm1279581 IBDB: 8117
Musicbrainz: 912c7a45-cad9-406f-98be-7e3191ac0548 Discogs: 675359 Edit the value on Wikidata
Peter Hacks Signature.jpg

BiografiaAldatu

Ekialdeko Berlinera alde egin zuen 1955ean, eta Bertolt Brechten Berliner Ensemble taldera bildu zen; gerora, (1960-1963) Deutsches Theater-en ibili zen.

1963an, antzerkia utzi eta literaturan murgildu zen erabat. Nabarmena da haren obretan, lehenbizikoetan batik bat, Brechten eragina, gero harekiko lotura hautsi bazuen ere.

Hasieran, gai historikoko komediak idatzi zituen, ikuspegi marxistatik azalduak: Eröffnung des indischen Zeitalters (1955, Indiako aroaren hastapena); Die Schlacht bei Lobositz (1958, Lobositzeko gudua); Der Müller von Sanssouci (1958, Sanssouciko errotaria); eta errealismo sozialistaren mugak gainditzen ahalegindu zen, klasizismo sozialistaren bila ekinez.

Aipagarriak ditu honako beste obra hauek ere: Volksbuch von Herzog Ernst (1957, Ernst kondearen liburu herrikoia) eta Historien und Romanzen (1986, Istorioak eta erromantzeak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Hacks  

ErreferentziakAldatu