Miren Arenaza

Erraketista

Miren Arenaza Azkoaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1915ko uztailaren 2a2003ko martxoaren 9a) erraketista profesionala izan zen. Vasquita II goitizenaz kantxaratu zen.

Miren Arenaza
Bizitza
JaiotzaArrasate1915eko uztailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2003ko martxoaren 9a (87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Vasquita II

Biografia aldatu

Felix Arenaza aretxabaletarraren eta Martina Azkoaga arrasatearraren alaba izan zen Miren. Ahizpa bi izan zituen, Justi, hura ere erraketista eta Kontxita, hamazortzi urterekin 1935ean Madrilen hil zena.

Arrasateko erraketisten harrobiko kirolaria izan zen Miren, haren ahizpa Justi edo Juanita eta Margarita Arenaza Velasco lehengusinak bezala.[1]

Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Sevillako, frontoietan jokatu zuen

 
Erraketistak

Aitzindariak aldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.

Erraketari agur aldatu

Mirenek 1945an esan zion agur erraketari, Enrique Stegmeier-ekin ezkondu zenean.[2]

Heriotza aldatu

2003. urtean hil zen. bera eta bere ahizpa Justi, Vasquita I, izan ziren familiaren sostengua Madrilen.

Omenaldiak aldatu

  • 2018an Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Erraketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu zituen; Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partidak.Kirol honetan protagonista izan ziren lau arrasatear gogoan. Justi Arenaza, Miren Arenaza, Juanita Arenaza eta Margarita Arenaza.[3]
  • Arrasateko emakume erraketistak omendu zituzten Uarkape frontoian.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Las estrellas femeninas del frontón» El Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  2. Mendizabal, Josemari Velez De. (otsailak 03, 2016). «HOTS BEGI DANBOLINAK: VASQUITA I eta VASQUITA II: ARENAZA AHIZPAK» HOTS BEGI DANBOLINAK (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  3. «Emakume Raketistak. Iragana eta Etorkizuna» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  4. «Arrasateko emakume raketistak omendu dituzte Uarkape frontoian - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak aldatu