Barry White
Barry White, Barry Eugene Carter jaioa, (Galveston, Texas, 1944ko irailaren 12a - Los Angeles, 2003ko uztailaren 4a) estatubatuar abeslaria izan zen.
Barry White | |
---|---|
(1974) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Barry Eugene Carter |
Jaiotza | Galveston, 1944ko irailaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Cedars-Sinai Mediku Zentroa, 2003ko uztailaren 4a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jefferson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musika-talde gidaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, disko-ekoizlea eta aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | soula |
Ahots mota | baritono baxua |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | 20th Century Fox Records A&M Records (en) |
barrywhite.us | |
|
Biografia
aldatuHaurtzaroan elizako abesbatzan abestu zuen, eta zenbait musika-tresna jotzen ikasi zuen. 1968an Love Unlimited izeneko emakume hirukotearen kudeatzaile eta ekoizle gisa hasi zen lanean. 1972. urtearen bukaeran, 20th Century Records diskoetxeak kontratatu zituen White eta hirukotea, eta hurrengo urtean bere lehen diskoa argitaratu zuen, I've Got So Much To Give. 1974an argitaratu zuen bigarren diskoa; aurrekoak adinako salmentak lortu zituen, eta diskoko Never, Never Gonna Give You Up singlea abesti-zerrendetako hamar onenen artean kokatu zen. Bien bitartean, Love Unlimited hirugarren tokira iritsi zen Under Influence Of& diskoarekin, eta diskoko abestietako bat, "I'm Under The Influence Of Love", zerrendetako aurren tokira iritsi zen. Jakina, arrakasta horien atzean Barry White zegoen, eta horrek berrogei musikariko orkestra sortzea bultzatu zuen, Love Unlimited Orchestra. Orkestra horrek bi disko argitaratu zituen 1974an, Rhapsody In White eta Together Brothers, eta Barry Whitek, bakarrik, Can't Get Enough Of Your Love diskoa argitaratu zuen, Estatu Batuetako zerrendetan aurreneko tokira iritsi zena. Geroztik beste disko asko argitaratu zituen eta Estatu Batuetan adina arrakasta, edo handiagoa behar bada, izan zuen Europan. Lanik aipagarrienak: Just Another Way To Say I Love You (1975), You See The Trouble With Me (1976), My Sweet Summer Suite (1976), It´s Ecstasy When You Lay Down Next To Me (1977), Just The Way You Are (1979), I Love To Sing The Songs I Sing (1980), The Right Night And Barry White (1987), Put Me In Your Mix (1991), The Icon Is Love (1994). 2000. urtean bi Grammy sari irabazi zituen.
Diskografia
aldatuEstudioko albumak
aldatu- I've Got So Much To Give (1973)
- Stone Gon' (1973)
- Can't get enough (1974)
- Just Another Way To Say I Love You (1975)
- Let the Music Play (1976)
- Is This Whatcha Want? (1976)
- Barry White Sings For Someone You Love (1977)
- The Man (1978)
- I Love To Sing The Songs I Sing (1979)
- The Message Is Love (1979)
- Sheet Music (1980)
- Barry & Glodean (1981)
- Beware! (1981)
- Change (1982)
- Dedicated (1983)
- The Right Night & Barry White (1987)
- The Man Is Back! (1989)
- Put Me In Your Mix (1991)
- The Icon Is Love (1994)
- Staying Power (1999)
Bildumak
aldatu- Barry White's Greatest Hits (1975)
- Barry White's Greatest Hits 2 (1981)
- The Collection (1988)
- Just For You (4 CD) (1992)
- All Time Greatest Hits (1994)
- Your Heart and Soul: The Love Album (2000)
- The Ultimate Collection (2000)
- The Best of Barry White (2003)
- The Very Best of Barry White (2005)
- Unlimited (4 CD + 1 DVD) (2009)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barry White |