Wim van Est
Wim van Est (Moerdijk, 1923ko martxoaren 25a - Roosendaal, 2003ko maiatzaren 1a) herbeheretar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1949 eta 1965 artean. Pista txirrindularitzan zein errepide txirrindularitzan aritu zen. Bere kirol karreran zehar 81 garaipen lortu zituen.
Wim van Est | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Moerdijk, 1923ko martxoaren 25a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Roosendaal, 2003ko maiatzaren 1a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta pistako txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Aubisqueko biziraulea ezizena jasotzen zuen. Frantziako Tourreko maillot horia jantzi zuen lehen herbeheretarra izan zen.
BiografiaAldatu
Bizia irabazteko, Wim van Est tabako trafikoan hasi zen, garraiobide bezala bizikleta erabiltzen zuelarik, baina atxilotu egin zuten eta denbora bat preso eman zuen.
1946an hasi zen txirrindularitzan, txirrindulari profesional batek tokiko lasterketa batean korritzen ikusi zuenean. Bere lehen garaipen handia 1950ean izan zen, Bordele-Paris lasterketan, klasikarik luzeena izan dena (550 kilometro baino gehiago).
1951n Frantziako Tourrean parte hartu zuen herbeheretar taldeko kide izan zen. 12. etapan, Agen eta Dax artean talde txiki batekin ihes egin zuen, etapa irabaziz eta liderrari 19 minutu ateraz, honen ondorioz maillot horia jantzi ahal izan zuelarik. Hala, maillot horia jantzi duen lehen herbeheretarra bihurtu zen, bere herrialdean goretsia izan zelarik. Arrakasta, baina, laburra izan zen, hurrengo egunean, bere lidertza defendatzen ari zela, 70 metroko altuerako amildegi batetik erori baitzen Col d'Aubisqueren jeitsieran, ondorioz, lasterketatik erretiratu behar izan zuelarik. Hau izan zen bere Aubisqueko biziraulea ezizenaren jatorria.
1953an ere Italiako Giroan etapa bat irabazten eta maillot arrosa janzten lehen herbeheretarra izan zen.
2 aldiz irabazi zuen Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa baita, beste zenbait txapelketa nazional ere.
PalmaresaAldatu
1949
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
- Putteko Saria
1950
- Bordele-Paris
- Brujasko Saria
- Houthalengo Saria
- Oostkampeko Saria
- Sant Willebrordeko Saria
1951
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Etapa 1 Tourrean
- Etten-Leurko Saria
1952
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Bordele-Paris
- Herbehereetako Itzulia eta 2 etapa
- Limburgeko Zirkuitua
- Nokere Koerse
- Borgerhouteko Saria
- St Willebrordeko Saria
- Oosterhouteko Saria
1953
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Flandriako Tourra
- Etapa 1 Tourrean
- Etapa 1 1953ko Italiako Giroan
- Etapa 1 Belgikako Itzulian
- Zandvoort Saria
- Acht van Chaameko Saria
- Belseleko Saria
- Eedeko Saria
- Kerkradeko Saria
- Koewachteko Saria
- Leidengo Saria
- Pont-L'Abbéko Saria
- Rotterdameko Saria
1954
- Herbehereetako Itzulia eta 3 etapa
- Anverseko Hiru Egunak
- Etapa 1 Tourrean
1955
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelduna
- Mandel-Lys-Escaut Zirkuitua
- Acht van Chaam
- 2 etapa Herbehereetako Itzulian
- Amsterdamgo Saria
1956
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Herbehereetako fondo erdiko txapelduna
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
- Etapa 1 Anverseko Hiru Egunetan
- Vilvordeko Saria
- Maldegemgo Saria
- Boomgo Saria
1957
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2 etapa Herbehereetako Itzulian
1958
- Etten-Leurko Saria
1959
- Kruiningengo Saria
- Wilrijkeko Saria
1960
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
1961
- Bordele-Paris
1963
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- Hiru Alemaniar Hirietako Zirkuitua
- Brasschaateko Sari Nagusia
1964
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
Emaitzak Frantziako TourreanAldatu
- 1951: 13. etapan lasterketa utzi egiten du. Etapa bat irabazten du eta etapa batez maillot horia darama.
- 1952: 17.
- 1953: 13. eta etapa 1
- 1954: 16. eta etapa 1
- 1955: 15. eta etapa batez maillot horia darama
- 1957: 8.
- 1958: 48. eta bi etapaz maillot horia darama
- 1960: 39.
- 1961: 9. etapan uzten du lasterketa
Emaitzak Italiako GiroanAldatu
- 1953: 13., etapa 1 eta etapa batez maglia arrosa darama
- 1954: 19.
- 1957: 16.
- 1960: 32.
Emaitzak Espainiako VueltanAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wim van Est |