Miquel Alamar

Valentziar LGBT aktibista

Miquel Alamar Berenguer (Valentzia 19462003ko abuztuaren 24a[1]) ezizenez Panotxa,[2] espainiar estatuko LGBT mugimenduko militante aintzindaria izan zen.

Miquel Alamar
Bizitza
JaiotzaValentziako Erkidegoa, 1946
Heriotza2003 (56/57 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Datu biografikoak aldatu

PCE(m-l) alderdi komunistako kidea izan zen, eta hainbat mugimendu sozialetan parte hartu zuen: feminista, ekologista, antifaxista, abertzale, antimilitarista, sindikalista...[1]

1973 urtean Santillana argitaletxeko haur liburuen promozioan aritu zen. 1974ean Pequeño Teatro de Valencia antzerki taldeko zuzendaria zen.[3] 1979an Valentziako gay askapen manifestaldiaren irudiak[4] filmatzen aritu zen, gero dokumentu historiko bezala asko erabili izan den materiala.[5]

Kubarekin "maiteminduta" zegoen. Musika klasikoaren oso zalea. 57 urterekin hil zen, minbiziaren ondorioz.[1]

Gay mugimendua aldatu

Zenbait kolektiboren sorreratan parte hartu zuen:[1]

  • 1986 urtean, Lambda kolektiboa (Valentziar Herrialdeetako gai eta lesbianena).
  • 1994ean, Gais Lliures del País Valencià. Taldearen idazkaria izan zen, eta aurkezpen publikoak egin zituen urte haietan talde nazien aldetik jasotako heriotz-mehatxuak eta jipoiak ugaritu zirenean.
  • "Herakles Safo" Assemblea per la Llibertat Sexual.

Ploma 2 kabaret taldearen kolaboratzaile estua izan zen.[1]

Irratia aldatu

Radio Klara irrati libreko kidea izan zen bere hasieratik (lokala lortu aurretik, emisioak leku aldakorretatik egin izan ziren, tartean bere etxetik). Hainbat irratsaio egin zituen, gehienetan gay gaiarekin lotutakoak, eta bertatik difusio lan handia egin zen, adibidez ezagutzen hasi berria zen HIESaren pandemiaren aurrean kontzientzia zabaltzeko:[1]

  • 1984-1993: La Pinteta Rebel ("apain-orrazi errebeldea").[6] Espainiako lehen gai irratsaioa izan zen.[7] Alamarrek gidatzen zuen, Clara Bowie eta Rampova trabestiek lagunduta.[8]
  • 1993-1997: Polster Gay. Radio Klaran hau ere.[9]
  • 1994tik aurrera: La Mar de Gai (Ràdio l'Horta irratian).[10]

Valentzierazale sutsua, bere irrati jarduera nagusia hizkera honetan izaten zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Miquel Alamar» Ploma 2 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. (Katalanez) «Projecte» República hertziana de les arts, la cultura, les dissidències i els afectes 2015-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  3. Txantiloi:Vl «Con Miguel Alamar, director del Pequeño Teatro de Valencia, Articulos de Revistas | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Manifestació 1979 Alliberament Gai del País Valencià» Ploma 2 2016-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  5. (Ingelesez) Millones de perversas – CRUISING THE SEVENTIES. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  6. (Gaztelaniaz) dice, La espia del sur. (2012-07-30). «La Pinteta Rebel, ¿conocías la voz más transgresora de Lambda a través de las ondas?» SEIS COLORES (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  7. (Gaztelaniaz) «La Pinteta Rebel» Ploma 2 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  8. (Katalanez) Ramírez, María Rosa. (2021-06-29). «'La pinteta rebel', el primer programa de ràdio dedicat a persones LGTBI és valencià» À Punt (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  9. (Gaztelaniaz) «83 programa Tofuria! 22 noviembre 2020 Especial de La Pinteta Rebel» Ploma 2 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  10. (Gaztelaniaz) «La mar de gai (27/02/1994)» Ploma 2 2016-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Kanpo estekak aldatu