Martha Scott

aktore estatubatuarra

Martha Scott ( Martha Ellen Scott : Jamesport, Missouri, 1912ko irailaren 22a - Van Nuys, Kalifornia , 2003ko maiatzaren 28a ) aktore estatubatuarra izan zen .

Martha Scott

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartha Ellen Scott
JaiotzaJamesport (Missouri)1912ko irailaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaVan Nuys (en) Itzuli2003ko maiatzaren 28a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mel Powell  1998)
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0779549 Allocine: 4247 Rottentomatoes: celebrity/martha_scott Allmovie: p64115 TCM: 173048 TV.com: people/martha-scott IBDB: 59425
Discogs: 1135261 Find a Grave: 7512665 Edit the value on Wikidata

Batxilergoan aktore jarduteko interesa piztu zitzaion. Chicagoko Century of Progress World's Fair antzokian Globe Theatre Troupe" taldearekin Shakespeareren antzezlan labur bat antzeztu zuen 1933 eta 1934 bitartean.

Zinema aldatu

Scott ustekabean New Yorkera bidaiatu zuen, eta Emily Webb pertsonaia antzezteko aukeraketa-probetara aurkeztu zen, Thornton Wilderren Our Townl lanean oinarritutako filmean parte hartzeko hain zuzen. 1938an egin zuen debuta ekoizpen horrekin, eta aktore onenaren Oscar sarietarako izendapena lortu zuen bere interpretazio txalotuagatik. Scott William Holdenekin batera aritu zen, zeinek George Gibbs pertsonaia antzeztu zuen.

Marthak ez zuen hala ere halako arrakasta lortu, nahiz eta hainbat film garrantzitsutan parte hartu zuen: The Howards of Virginia, The Desperate Hours, The Ten Commandments, Ben-Hur, Airport 1975 eta The Turning Point. Scottek hiru aldiz lan egin zuen Charlton Heston aktorearekin: The Ten Commandments ( 1956 ) eta Ben-Hur ( 1959 ) filmetan haren amarena egiten zuen, eta Airport 1975 pelikulan arrebarena.

1968an Marta Scottek, Henry Fondak eta Robert Ryanek "The Plumstead Playhouse" izeneko antzerki ekoiztetxea sortu zuten. Geroago Plumstead Theatre Company sortu zuen eta Los Angelesera ( Kalifornia) joan zen bizitzera. Konpainia honek film garrantzitsuak ekoitzi zituen.

Bere azken produkzioa, Twelve Angry Men, Henry Fondak antzeztu zuen Hollywoodeko antzokian, Kalifornian.

Mel Powell senarrarekin 1947an.

Bizitza pertsonala aldatu

Carlton Alsop zinema eta irrati ekoizlearekin ezkondu zen 1940an. Bigarrenez Mel Powell musikari, konpositore eta unibertsitateko irakaslearekin ezkondu zen 1946an eta lotura horrek 52 urte iraun zuen, 1998an Powell hil zen arte. Bi alaba izan zituzten, Mary eta Kathleen Powell.

Martha Scott arrazoi naturalengatik hil zen 2003ko maiatzaren 28an Van Nuysen (Kalifornia), 90 urte zituela, eta Mel Powell senarrarekin batera lurperatuta dago. Hollywoodeko Ospearen Pasealekuko izar bat Martha Scotti eskaini zaio, Fonda Theatrearen ondoan.

Filmografia aldatu

Kanpo estekak aldatu