Bernard Katz

Sir Bernard Katz (Leipzig, 1911ko martxoaren 26a - Londres, 2003ko apirilaren 20a) Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria izan zen. Nerbioen fisiologian egindako lanagatik da ezaguna. 1970eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Julius Axelrod eta Ulf von Eulerrekin batera.

Bernard Katz
Sir Bernard Katz.jpg
Bizitza
Jaiotza Leipzig1911ko martxoaren 26a
Herrialdea  Alemania
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Heriotza Londres2003ko apirilaren 20a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Londresko University College
Leipzigeko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila zientzietan doktorea
Tesi zuzendaria Archibald Hill
Martin Gildemeister (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Archibald Hill
Jarduerak
Jarduerak medikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, fisikaria, kimikaria, biokimikaria eta biofisikaria
Enplegatzailea(k) Londresko University College
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Alemanian jaio zen, Errusiatik etorritako familia judu batean. Medikuntza ikasi zuen Leipzigeko Unibertsitatean eta Britainia Handira ihes egin zuen 1935ean. Sydneyn ikasketak zabaldu zituen John Carew Ecclesekin. 1941ean britainiar nazionalitatea lortu zuen eta 1942an Australiako Aire Armadara batu zen. Bigarren Mundu Gerran, Ozeano Bareko frontean radar ofiziala izan zen.

Ingalaterrara itzuli zenean, Alan Hodgkin eta Andrew Huxleyrekin lan egin zuen eta University College Londoneko irakaslea izan zen.

Sinapsiei buruz ikertu zuen. 1950eko hamarkadan azetilkolina ikasi zuen. Bere lanak organofosfatoen eta organokloradoen azterketan eragina izan zuen.