Alejandro Balde Martínez (Bartzelona, 2003ko urriaren 18a) kataluniar futbolari profesionala da, atzelaria. Bartzelona Futbol Klubeko lehenengo taldeko jokalaria da.

Alejandro Balde

Bizitza
JaiotzaBartzelona2003ko urriaren 18a (20 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba /
Q83471062009 / 2010
RCD Espanyol2010 / 2011
Bartzelona Futbol Kluba2011 /
 
Posizio edo espezialitateafull-back (en) Itzuli
Altuera1,75 metro

UEFA: 250135416 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

FC Bartzelonan aldatu

Aita Ginea Bissaukoa du eta ama dominikarra eta Bartzelonan jaio zen 2003an[1]. RCD Espanyolen hasi bazen ere zortzi urte zituela sartu zen Bartzelona Futbol Klubeko harrobian[2].

2021-22 denboraldian egin zuen debuta talde nagusiarekin eta bi partida jokatu zituen, bata Errealaren aurka[3] eta beste Athleticen aurka[4]. Txapeldunen Ligan ere egin zuen debuta Bayern Munichen aurkako partidan, ligaxka fasean[5].

2022-23an talde nagusiko ohikoa bihurtu da, izan ere lehen bi hilabetetan gol asistentzia gehien eman zituen jokalarietako bat izan baitzen. 2023ko martxoan Europako bost Liga handietan asistentzia gehien eman zituen 20 urtez azpiko jokalaria zen[6]. Ligan gol bakarra sartu zuen, RCD Espanyolen aurkako derbian hain zuzen ere[7]. Bartzelonak Liga eta Superkopa irabazi zituen urte hartan.

Espainiako selekzioan aldatu

2019an 16 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin hasi zen jokatzen. gazte mailatako selekzio guztiak pasa ondoren 2022ko Qatarko Munduko Txapelketarako konbokatu zuten eta Costa Ricaren aurkako partidan egin zuen debuta[8].

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Anduro, Joaquín. (2022-11-18). «Quién es Alejandro Balde, novedad en el Mundial de Qatar 2022» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  2. (Ingelesez) Sport. (2020-11-12). «Profile: Electric Alejandro Balde has a lot to offer» sport (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. (Ingelesez) https://www.facebook.com/fotmob. (2021-08-15). «Barcelona vs Real Sociedad - live score, predicted lineups and H2H stats.» FotMob (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  4. (Ingelesez) https://www.facebook.com/fotmob. (2021-08-21). «Athletic Club vs Barcelona - live score, predicted lineups and H2H stats.» FotMob (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  5. (Ingelesez) https://www.facebook.com/fotmob. (2021-09-14). «Barcelona vs Bayern München - live score, predicted lineups and H2H stats.» FotMob (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Balde, el Sub-20 con más asistencias en las cinco grandes Ligas» Mundo Deportivo 2023-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Barcelona | Balde y Koundé se estrenan y ya son 19 goleadores» Mundo Deportivo 2023-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Balde se estrena en el Mundial como internacional español» MARCA 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).

Kanpo estekak aldatu