Ireki menu nagusia

Rudolf Pieter Gerardus de Rijk (Amsterdam, 1937ko martxoaren 24a - ibidem, 2003ko ekainaren 15a) Herbehereetako hizkuntzalaria izan zen, euskal gramatikan aditua.[1]

Rudolf de Rijk
Bizitza
Jaiotza Amsterdam1937ko martxoaren  24a
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Heriotza Amsterdam2003ko ekainaren  15a (66 urte)
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Kidetza Euskaltzaindia

BiografiaAldatu

1972an Massachusetts Institute of Technology ikastetxean eskuratu zuen doktoretza, Kenneth Locke Haleren zuzendaritzapean idatzitako Studies in Basque Syntax: Relative Clauses tesiarekin.[2] Tesi honek gramatika sortzailearen eskolako hizkuntzalarien arreta erakarri zuen, eta euskara aztertzeari lotu zitzaizkion haietako hainbat.

Urte gutxi batzuez, irakasle aritu zen Chicagoko Unibertsitatean; eta gero, 2002an erretiratu zen arte, Leidengo Unibertsitatean eman zituen eskolak.[3] De Lingua Vasconum: Selected Writings bere liburua 1998an argitaratu zen, Julio de Urquijo euskal filologiako mintegiaren urtekariaren eranskin gisa. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[4]

2002ko azaroaren 29an, EHUk ohorezko doktoretza eman zion, nazioarteko hizkuntzalarien artean euskalari nagusia zela aipatuta. Gainera, De Rijken omenezko liburua argitaratu zuen, 42 adituk idatzitako artikuluekin.[5]

Bere lanik nabarmenena euskara batuaren gramatika deskriptiboa izan zen, 1.400 orrialdekoa: Standard Basque: A Progressive Grammar.[6]

ErreferentziakAldatu

  1.   Garmendia, Mari Karmen (1965-09-05) «Rudolf De Rijk: Nederland'eko euskalduna» Zeruko Argia .
  2.   Knörr, Henrike (2003-06-17) Ha muerto Rudolf de Rijk Gasteiz: www.euskosare.org .
  3.   Salaburu, Pello (2004-01-30) Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea Euskaltzaindia .
  4.   «Gaur barreiatuko dituzte Rudolf de Rijk ohorezko euskaltzainaren errautsak Urkiolan» Berria 2003-07-26 .
  5.   Browne, Wayles Obituary: Rudolf de Rijk .
  6.   de Rijk, Rudolf (2008) Standard Basque: A Progressive Grammar Mit Press ISBN 978-0-262-04242-0 .