Noa Fontanals
Noa Fontanals Fourgnaud (Katalunia, 2003ko maiatzaren 16a) aktore katalana da, Telecinco telebista kateak igorritako Sé quién eres telesailean Julieta Elías pertsonaia nagusiaren rola jokatzeagatik ezaguna.
Noa Fontanals | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Katalunia, 2003ko Maiatzaren 16a (20 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |
Biografia Aldatu
Katalunian 2003. urtean jaioa, Noa Fontanals aktorea hamaika urterekin hasi zen interpretazio munduan lanean, Belén Macías zuzendari eta gidoilariak zuzendutako Marsella filmean Claire izeneko pertsonaiaren papera antzezten. María León, Goya Toledo, Eduard Fernández eta Àlex Monner aktoreek hartu zuten parte, batik bat, pelikulan. Hilabete batzuen buruan, TV3 telebista kateko Cites telesaileko atal batzuetan azaldu zen, eta ondoren Sé quién eres telesailean sartu. Gaur egun nazioartean ezagunak diren zenbait film eta telesailetan lan egiten jarraitzen du.
Filmografia Aldatu
Zinema Aldatu
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2014 | Marsella | Claire | Belén Macías | Protagonista |
2017 | No sé decir adiós | Irene | Lino Escalera | Protagonista |
Telebista Aldatu
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Katea | Oharrak | Atalak |
---|---|---|---|---|---|
2015 - 2016 | Cites | Noa | TV3 | Kolaborazio berezia | 6 atal |
2017 | Sé quién eres | Julieta Elías Castro | Telecinco | Protagonista | 16 atal |