Silbestre Elezkano Uribarri, Txilibrin izenaz ezagunagoa (Igorre, 1912ko abuztuaren 15a - Bilbo, 2003ko uztailaren 30a) XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat izan zen, nahiz eta dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea ere izan. Gerra osteko urte zailetan aritu zen euskal folklorea lantzen eta mantentzen, hasieran dantzan eta geroago 1970 urtetik aurrera musikari moduan. Alboka jotzen bere osaba Ignacio Uribarri-rekin ikasi zuen.[1]

Silbestre Elezkano
Bizitza
JaiotzaIgorre1912ko abuztuaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
HeriotzaBilbo2003ko uztailaren 30a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta dantzaria
Musika instrumentuaAlboka
panderoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

1936ko uztailean, Arana Goiri batailoiaren Gorbea konpainian sartu eta Gorbeian, Legution, Saibigainen, Gernikan eta beste hainbat lekutan borrokatu zuen. Euzko Gudarostea Santoñan errenditu zenean zenbait kontzentrazio-esparrutan izan zen 1939ko abendura arte.

Dantzari moduan sortzailea zen Txilibrin, pauso mordoa asmatzen zituen. Basurtun sortu zuen Beti Jai Alai taldean aritu zen dantzari eta irakasle.[2] Italiatik eta Frantziatik jirak egin zituzten 1950.eko hamarraldian, eta gero 1960.ekoan Kanada eta Amerikako Estatu Batuetan.

1970. urtetik aurrera euskal musika tradizionala landu zuen. Sei disko grabatu zituen eta bi filmetan agertu zen. Hegoamerikatik eta hainbat herrialdetatik egon zen alboka jotzen eta dantzatzen. Albokaren berrikuntzaren aldekoa zen, hots, kanta tradizionalez jotzeaz gain, esperimentatzearen aldekoa.[3] Bertan, besteak beste, Iñaki Irigoieni irakatsi zion dantzan, geroago dantza ikerlaria eta Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria izango zenari.[2]

Publikoaren aurrean alboka jo zuen azken aldia 1998ko ekainean izan zen, Bilboko Arriaga antzokian. 1998ko abenduaren 17an eta 21ean egin zitzaion omenaldian musikari bikainak bildu ziren Bilboko Kafe Antzokian: Joan Mari Beltran, Kepa Junkera, Ibon Koteron, Carlos Subijana, Tapia ta Leturia, Alan Griffin eta Joxan Goikoetxea. Txilibrinek ezin izan zuen jo aldi hartan, sabeleko ebakuntza baten zain zegoelako. Baina 1999ko urrian Euskal Herriko Albokarien 6. Topaketan agertokira igo zen, lagunen omenaldia jasotzera eta Ibon Koteron, Iñaki Plaza eta Ruben Isasi panderoarekin laguntzera.

Erreferentziak aldatu

  1. erral. La cultura vasca pierde al último de los viejos maestros de la alboka, «Txilibrin». (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
  2. a b Zuazo, Pello A.. «Oraindik ere, eskuak airean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
  3. Angel Txileko Txistularia. (2015-09-03). Jota Txilibrin Alboka. (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).