Patxi Ruiz
Patxi Ruiz | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Patxi Ruiz Gimenez | |||
Jaiotza data: | 1980ko otsailaren 27a (44 urte) | |||
Jaioterria: | Lizarra (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua (Asegarcerekin jokatu zuen) | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,85 m | |||
Pisua: | 84 kg | |||
Debutatze data: | 1998ko azaroaren 14a | |||
Debutatze pilotalekua: | Labrit (Iruñea) | |||
Erretiratze data: | 2013ko otsailaren 11 |
Patxi Ruiz Gimenez, pilota arloan Patxi Ruiz izen-deiturez ezaguna (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1980ko otsailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da, ijito familia batean jaioa. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,85 m luze da, eta 84 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 1998ko azaroaren 14an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Dohain handiko pilotaria zen, baina oso urduria, eta ez zuen harengandik espero zen mailarik eman: txapelketa handi bakarra irabazi zuen, 2003ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia. Izan ere, partida garrantzitsuetan kirioak jota kantxaratzen zen, eta horregatik partida haietako asko galdu zituen.[1]
2000ko hamarkadako azken urteetan, bizkarreko mina etorri zitzaion, eta 2010etik aurrera partida guztiak minez jokatu zituen. 2012ko urtarrilean jokatu zuen azken partida profesional gisa. Bi herniatako ebakuntza egin ondoren, berriz ere profesional gisa jokatzeko moduan ez zela jarriko ikusita, esku huskako pilotatik erretiratu zen 2013ko otsailean. Gaur egun Berrobin bizi da.[1]
Palmaresa
aldatu- Buruz buruko txapelduna: 2003
- Binakako txapeldunordea: 2002, Olaizola I.a aurrelariarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Imanol MAGRO BERROBI: «Patxi Ruiz, pilotari ohia: "Aurkaria ni baino hobea zela pentsatu izan dut beti"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-02-20.