Bertram Brockhouse
Bertram Neville Brockhouse (Lethbridge, Alberta, 1918ko uztailaren 15a - Hamilton, Ontario, 2003ko urriaren 13a) kanadar zientzialaria izan zen.
Bertram Brockhouse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lethbridge (en) , 1918ko uztailaren 15a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Hamilton, 2003ko urriaren 13a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea Torontoko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | P. K. Iyengar (en) Sow-Hsin Chen (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra |
Enplegatzailea(k) | Chalk River Laboratories (en) (1950 - 1962) McMaster Unibertsitatea (1962 - 1984) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Society of Canada (en) Ameriketako Fisika Elkartea |
Biografia
aldatuBigarren Mundu Gerran Kanadako itsas gudarostean borrokatu zen (1939-1945), sonar ekipoak erabiliz. Gerra amaitu ondoren, Columbia Britainiarreko Unibertsitatean ikasketak egiteko diru-laguntza bat lortu zuen, gerrako beterano gisa, eta Torontoko Unibertsitatean doktore-titulua eskuratu zuen, bertako tenperatura apaleko laborategian egindako lanengatik. 1962. urtean Hamiltongo Unibertsitateko fisikako irakasle egin zuten, baina ikerketa-lan nagusiak Ontarioko Chalk River laborategian egin zituen, 1950-1962 bitartean. Erreaktore nuklearren neutroi-jarioen inguruko lanengatik eta neutroiek materian sartzean duten portaerari buruz egindakoengatik da, batez ere, ezaguna. Brockhousek neutroi-jarioez bonbardatu zituen gai kristalinoak, eta atomoek neutroiak barreiatzen zituztela aurkitu zuen horrela. Neutroiek beiraren osagairen bat dardarazten duten energiaren bat badutela aurkitu zuen. Barreiaturiko neutroien energia neurtu zuen, eta horrela dardaren eta, horrenbestez, atomoen loturei buruzko informazioa lortu zuen. Neutroien barreiaduraren esperimentuen bitartez fonoiak aurkitu zituen, hau da, soinu edo dardara forman agertzen diren energia termaleko quantum edo "partikulak". Neutroien espektroskopiaren aitzindaria izan zen; teknika horren bidez material jakin baten egitura zein den zehatz daiteke, material hori neutroiez bonbardatuz. 1994. urtean Fisikako Nobel Saria eman zioten, neutroiak barreiatzeko tekniken alorrean egindako ekarpenengatik batez ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu