Miquel Martí i Pol (Roda de Ter, 1929ko martxoaren 19aVic, 2003ko azaroaren 11) kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa. Kataluniako literaturan gehien saldu diren poesia liburuetako baten egilea da, Estimada Marta (1978)[1].

Miquel Martí i Pol

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiquel Martí i Pol
JaiotzaRoda de Ter1929ko martxoaren 19a
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaVic2003ko azaroaren 11 (74 urte)
Hobiratze lekuaQ116504995 Itzuli
Heriotza modua: esklerosi anizkoitza
Familia
Ezkontidea(k)Dolors Feixas (en) Itzuli  (1956 -  1984)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm1772786 Musicbrainz: f8ae5e78-4f40-4789-b39e-8b3a5a3aff63 Find a Grave: 8082053 Edit the value on Wikidata

Bere olerkiek barne-bizitzaz, bidegabetzat jotzen duen sistema baten aurkako borrokaz eta hogeita hamar urte baino gehiagoz pairatu zuen gaixotasunaren aurkako borrokaz hitz egiten dute (esklerosi anizkoitza).

Biografia aldatu

Miquel Martí i Pol 1929ko martxoaren 19an jaio zen Roda de Ter herrian, Osonako eskualdean. Familia apalekoa, herriko eskolan ikasi zuen 14 urte bete arte, eta ondoren Tecla Sala (La Blava) lantegian[2]. Adin horretan hasi zen poemak idazten gaztelaniaz, eta 15 urterekin argitaratu zituen herriko aldizkari batean.

1946an hasi zen katalanez idazteko saiakerak egiten. Handik urte batzuetara uko egin zion gaztelaniaz ezer argitaratzeari eta ez zituen 1948a baino lehenago gaztelaniaz idatzitako poemak bidali inprentara. Urte hartan berean, 19 urte zituela, biriketako tuberkulosia izan zuen eta hamabi hilabete eman behar izan zituen ohean. Eriondo luze hartan deskubritu zituen katalanezko poeta handiak. Eta, orduan, katalanezko literaturaren egile garrantzitsu horien eragina nabaritzen hasi zen. Poesia sozialari heldu zion. Aurrerago, bere garaiko beste eredu batzuk ere hartu zituen erreferentziatzat: Joan Vinyoli, Blai Bonet eta Albert Manent, Salvador Espriu ahaztu gabe.

1953an Óssa Menor sariketara aurkeztu zuen Paraules al vent (1954) liburua, baita saria irabazi ere. Introspekzio eta barne bilaketarako etapa baten hasiera izan zen, metafisikaren eta otoitzaren artekoa. 1955ean Quinze poemes argitaratu zuen Palman. 1950eko hamarkada horretan, ordea, poesia sozialera itzuli zen, kolektibitateari eta klase harrotasunari dei eginez; El fugitiu eta La fàbrica eman zituen argitara, eta 1966an El poble, Jacques Prévert idazlearen eraginarekin.

1956an Dolors Feixasekin ezkondu zen; 1958an alaba jaio zen eta 1965ean semea. Frankismoaren diktadura garaian kultur jarduera katalanista askotan parte hartu zuen, eta PSUCekin kolaboratu zuen.[2]

1969an, heriotzara arte pairatu zuen gaixotasunaren lehen sintomak agertzen hasi ziren, esklerosi anizkoitzarenak.1973an lantegiko lana utzi behar izan zuen[2]. Mugikortasuna gutxitu eta hitz egiteko zailtasunak eragin zizkion gaixotasunak ezarritako murrizketak gorabehera, kalitate handiko poesia asko argitaratzen jarraitu zuen. 1971n Carles Riba poesia sariaren finalista izan zen Vint-i-set poemes en tres temps (1972) poema liburuarekin, hain zuzen ere honela hasten dena: «Mireu-me bé: sóc l'altre» (begira nazazue ondo: bestea naiz). Gaixotasunak bere obra ere ukitu zuen, baina harago ere joaten jakin zuen, mundu poetiko original bat sortu baitzuen, sentsazio humanoenen adierazpide izateko: maitasuna, desira eta heriotza ohiko gaiak dira bere poesian. Bestalde, poeta langile klasearen arazoez jabetua zen aspalditik eta poesiak herri mutu eta gaixo baten ahotsa izan nahi zuen. Garai hartan libreago sentitu zen eta La fábrica (1972) argitaratu zuen, idazketa satirikoagoa erabiliz. Poetak munduaz hitz egiteko modu berri bat aurkitu zuen.

Associació d'Escriptors en Llengua Catalana elkartea sortu zenean 1977an, lehen bazkideetako bat izan zen.

1978an omenaldia jaso zuen PSUCeko kultura batzordeak antolatu zuen Setmana Popular d'Osonan; parte hartu zuten, besteak beste, Vicent Andrés Estellések, Pere Quartek, Joan Brossak, Joan Vinyolik, Ramon Pinyol i Balaschek eta Xavier Bru de Salak.[2]

Martí i Polek heriotza oso gertutik ikusten zuen, baina itxaropenari eusten zion, amore eman gabe. Biziaren aldeko borroka darie Estimada Marta (1978) liburuko bertsoei. Kataluniako herriaren egoera eta bere gaixotasunaren arteko paralelismoa eraman zuen L'àmbit de tots els àmbits liburura.

Nolanahi ere, poeta barne mundura itzuli zen. 1984an hil zen bere lehen emaztea, Dolors Feixas, eta gaixotasun luzea, mina eta nostalgia ia uki daitezke Andorra: postals i altres poemas (1983) nahiz Llibre d'absències (1984) lanetan. Poetak bakardade eta nostalgia handiko garaiak bizi izan zituen urte askotan bere bikotea izandakoaren desagerpenagatik, eta itxaropenaren aldeko eta heriotzaren aurkako borroka hautematen da bere poemetan. Els bells camins (1987) liburua inflexio puntua izan zen.

Bere lana kantautore ugarik musikatu zuen, eta horien artean nabarmentzen dira nova cançó mugimenduko kide zenbait, hala nola: Maria del Mar Bonet, Ramon Muntaner, Celdoni Fonoll edo Rafael Subirachs, eta harremana bereziki emankorra izan zen Lluís Llachekin[3].

Martí i Polek frantsesa ikasi zuen[4] eta hainbat idazleren lanak itzultzeari ekin zion: Antoine de Saint-Exupéry (Ciutadella, Jordi Sarsanedasekin elkarlanean, 1965, Simone de Beauvoir (La mesura de l'home, 1969), Claude Lévi-Strauss (Tristos tròpics, 1969, El pensament salvatge, 1971), Guillaume Apollinaire, Gustave Flaubert, Émile Zola, Jean Racine, Joris-Karl Huysmans , Roland Barthes eta Gianni Rodari, besteak beste[2]. Itzulpengintzako Ciutat de Barcelona saria irabazi zuen[3].

Hortik aurrera, zahartzaroarekin batera gogoetarako eta oroitzeko etapa bat hasi zen. Etapa honetako obra aipagarrienak dira Un hivern plàcid (1994) eta Llibre de les solituds (1997). Beste hiru liburu ere idatzi zituen: Abecedari: una joia solidària (2001), Haikús en temps de guerra (2002) eta Després de tot (2002). Hil ondoren ere beste bat argitaratu zen, poetaren lana liburu solte batean ixten duena, plazaratu gabeko poesiarekin: Quietud perduda (2004). [5]

Prosan egindako lana, berriz, honakoa da: zenbait narrazio, Contes de la vila de R. i altres narracions liburuan bildutakoak, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan idatzitakoak; Joan Vinyolirekin izandako gutun-trukea (1987); En Joan Silencis (1988) ipuina; Jocs d'escacs (1994) liburukian bildutako eguneroko gisako bi liburu; Papers domèstics (1996), 1984 eta 1988 artean argitaratutako berrogeita bost egunkari-artikuluren bilduma eta Què és poesia? (2000), lau hitzaldirekin.

Bere poesia hizkuntza askotara itzuli da: gaztelania, portugesa, alemanera, ingelesa, italiera, flandriera, esloveniera, bulgariera, errusiera edo japonierara, besteak beste, eta euskarara.

2003ko azaroaren 11n hil zen Viceko Santa Creu ospitalean. XX. mendeko azken hamarkadetan bere lana oso zabalduta zegoen, eta hil zenean bizirik zegoen katalanezko poeta irakurriena eta ezagunena zen.

Argitaratutako lanak[6] aldatu

  • 1954: Paraules al vent
  • 1957: Quinze poemes
  • 1966: El Poble
  • 1972: La fàbrica
  • 1972: Vint-i-set poemes en tres temps
  • 1974: La pell del violí
  • 1976: Cinc esgrafiats a la mateixa paret
  • 1975: L'arrel i l'escorça
  • 1976: El llarg viatge
  • 1976: Quadern de vacances
  • 1977: Amb vidres a la sang
  • 1977: Crònica del demà
  • 1978: Contes de la vila de R.
  • 1978: Estimada Marta
  • 1978: L'hoste insòlit
  • 1980: Les clares paraules
  • 1981: L'àmbit de tots els àmbits
  • 1982: Primer llibre de Bloomsbury
  • 1983: L'aniversari
  • 1984: Andorra, postals i altres poemes
  • 1984: Autobiografia
  • 1984: Cinc poemes d'iniciació
  • 1985: Llibre d'absències
  • 1985: Per preservar la veu
  • 1987: Barcelona-Roda de Ter
  • 1987: Els bells camins
  • 1987: En Joan Silencis
  • 1988: Obertura Catalana
  • 1988: Bon profit!
  • 1989: Defensa siciliana
  • 1990: Temps d'interludi
  • 1991: Suite de Parlavà
  • 1994: Un hivern plàcid
  • 1997: Els infants componen cançons
  • 1997: Llibre de les solituds
  • 1998: Cinc poemes de possibles variacions melangioses
  • 1999; Antologia poètica- amb els ulls oberts
  • 2001: ABCEDARI. Una joia solidària
  • 2002: Haikús en temps de guerra
  • 2002: Després de tot

Sariak[6] aldatu

Hainbat sari jaso zituen, horietako batzuk::

  • 1953 Óssa Menor saria Paraules al vent liburuagatik
  • 1978 Fastenrath saria
  • 1983 Creu de Sant Jordi
  • 1991 Premi d'Honor de les Lletres Catalanes
  • 1992 Medalla d'Or al Mèrit en les Belles Arts
  • 1998 Literatura Sari Nazionala
  • 1998 Serra d'Or poesia saria Llibre de les solituds liburuagatik
  • 1999 Kataluniako Generalitatearen Urrezko Domina
  • 2000 Trajectòria saria
  • 2002 Laureà Mela i Espinosa saria
  • 2004 Joan Coromines saria (hilondokoa)

Horrez gain honoris causa doktore izendatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak 1999an eta Gironako Unibertsitateak, hil ondoren, 2017an.

Erreferentziak aldatu

  1. «Miquel Martí i Pol. Culturcat. Generalitat de Catalunya» web.archive.org 2013-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  2. a b c d e (Katalanez) «Biografia» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  3. a b (Katalanez) «Pòrtic» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  4. (Katalanez) «Entrevista» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  5. Miquel Martí i Pol. Culturcat (Generalitat de Catalunya).
  6. a b (Katalanez) «Premis» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).

Kanpo estekak aldatu

Miquel Martí i Pol euskaraz: