Ireki menu nagusia

Isaac Schapera (Garies, Namaqualand, Hegoafrika, 1905eko ekainaren 23a - Londres, Ingalaterra, 2003ko ekainaren 26a) antropologoa izan zen. Haren metodo etnologikoa zehatza izateaz gainera, globala izan zen, ezagutu zituen herrietako kulturaren dimentsio eta adierazpen ugari aztertu baitzituen: sinesmenak, erlijioa, festak, ahaideak, sexu-portaera, ohiturazko zuzenbidea, migrazioak.

Isaac Schapera
Isaac Schapera, c1950s.jpg
Bizitza
Jaiotza Garies Itzuli1905eko ekainaren  23a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Hegoafrika
Heriotza Londres2003ko ekainaren  26a (98 urte)
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics
University of Cape Town Itzuli
Doktorego ikaslea(k) John Comaroff Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) London School of Economics
Chicagoko Unibertsitatea
Torontoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Britainiar Akademia

BizitzaAldatu

Lurmutur Hirian hazi eta hezi zen, baina Ingalaterrara joan zen ikasketak sakontzera. Han, Alfred Reginald Radcliffe-Brownen ikasle izan zen eta, besteak beste, Bronislaw Malinowski ezagutu zuen. 1929an, Hegoafrikara itzuli zen, eta hurrengo urtetik aurrera eskolak ematen hasi zen Johannesburgoko Unibertsitatean. Hotentotak, boskimanoak eta batez ere egungo Botswanako tswanak aztertu zituen.

1950ean, Britainia Handira itzuli zen, eta Antropologiako irakasle gisa lan egin zuen, erretiroa hartu zuen arte (1969). Egindako ikerketa antropologikoen inguruko lan asko argitaratu zituen.

ErreferentziakAldatu