Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Aita Addis Abebako britainiar legioaren arduraduna zuen, aitona Chelmsford jenerala, eta osaba Indiako erregeordea. Zortzi urte zituela, familiarekin Ingalaterrara joan zen. Eskolan ez zioten oso harrera ona egin, eta bera ere ez zen inoiz ongi moldatu.

Hogei urte zituela, Etiopiako enperadorearen koroatze-ekitaldira gonbidatu zuten, eta ekitaldiaren ondoren, bertan geratzea erabaki zuen. Hogeita hiru urterekin espedizioa antolatu zuen danakil herriaren lurraldera, Etiopiako ipar-ekialdeko alderik basatienera. Espedizioan Awash ibaia aurkitu zuen.

1935ean Sudango administrazio-zerbitzuko lanpostu bat onartu zuen, eta Darfurreko barrutian bizi izan zen. Artzainen eskariz, piztiek abelburuak hiltzen baitzizkieten, ehizan hasi zen, eta bost urtean 70 lehoi hil zituen. Han egon zen denboraldian, Libiako basamortura sartu zen zenbait aldiz, hainbeste miresten zuen nomada-bizitza ezagutzera.

Bigarren Mundu Gerran, Patriotsekin batera, Etiopiako gerrilla italiarren mendetik askatzea lortu zuen. Aurrerago, Sirian, zalduneria-gudaroste bateko buruzagitza eman zioten, eta Egipton, britainiar eliteko aire-armadan sartzea lortu zuen. Gerraren ondoren, Omanen, oti-izurritea ikertzera joandako talde batean sartu zen, eta beduinoekin bizi izan zen bost urtez.

1946an, rajid leinuko gizon-talde baten buru, Arabiako hegoaldeko hareazko basamortu handia zeharkatu zuen. Basamortua zeharkatzen zuen hirugarren europarra izan zen. Aurretik, 1917an St John Philbyk eta 1930ean Bertran Thomasek zeharkatu zuten. Irakeko paduretako arabiarrak eta Kenyako sanburuak ere ezagutu zituen. Bidaia horien guztien kontakizuna hiru liburutan argitaratu zuen: "Arabiako padurak"; "Kenyako egunak"; eta "Arabiako hareak".

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu