Manuel Vázquez Montalbán
Manuel Vázquez Montalbán (Bartzelona, 1939ko uztailaren 27 – Bangkok, 2003ko urriaren 18) Kataluniako idazle eta kazetaria izan zen. Kazetaritza, eleberriak, poesiak, umorea eta gastronomia landu zituen, batik bat.
Filosofia eta letrak eta kazetaritza ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; aurrerago, bertako irakaslea izan zen. Gainera, Partit Socialista Unificat de Catalunyako militantea izan zen.
Lanak
aldatuHaren lanik esanguratsuenak Pepe Carvalho detektibe galiziarraren serieko (1972-2004) eleberriak dira, polizia-literaturaren generokoak. Kronologikoki, hauek dira:
- Yo maté a Kennedy 1972
- Tatuaje 1974
- La soledad del manager 1977
- Los mares del sur 1979
- Asesinato en el Comité Central 1981
- Los pájaros de Bangkok 1983
- La rosa de Alejandría 1984
- Historias de fantasmas
- Historias de padres e hijos
- Tres historias de amor
- Historias de política ficción
- Asesinato en Prado del Rey y otras historias sórdidas
- El balneario 1986
- El delantero centro fue asesinado al atardecer 1989
- Las recetas de Carvalho
- Galíndez 1990
- El laberinto griego 1991
- Sabotaje olímpico 1993
- El hermano pequeño 1994
- Roldán, ni vivo ni muerto
- El Premio 1996
- La muchacha que pudo ser Emmanuelle 1997
- Quinteto de Buenos Aires 1997
- El hombre de mi vida 2000
- Milenio Carvalho1 - Rumbo a Kabul 2004
- Milenio Carvalho2 - En las antípodas 2004
Poesia euskaratutakoa
aldatu2024an Jon Alonsok Vázquez Montalbanen poesia antologia bat prestatu eta Susa argitaletxeak plazaratu zuen. Egilearen poesia ezezagun samarra da haren nobelen, saiakeren eta kazetaritza lanen aldean. Eta hala ere berak poetatzat zuen bere burua ororen gainetik. Memoria eta desira izan ziren haren poesiaren bi ardatzak. Hemen memoria intimoa eta kolektiboa da, poetak berak bizi izandakoarena zein bere zaharrengandik ondare gisa jasotakoa. Egunerokoa emoziotik eta kritikotasunetik erretratatuz historia idazten du, sen etikoaz eta koherentziaz. Halaber, liluraren eta desliluraren artean mugitzen dira desira oinarri duten poemak. Erotismoak eta sexualitateak leku garrantzitsua betetzen dute. Poesia urbanoa da, asfaltoan, tabernetan, portu ondoko kaleetan gertatzen dena, eta herri-kulturak etengabe bustia. Vazquez Montalbanen poesia askatasun formal itxuraz kaotiko baina oso neurtu batez eraikita dago.[1]
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Webgune ez ofiziala
- Manuel Vázquez Montalbáni buruz Jon Alonso idazleak egindako erreportajea Argia aldizkarian.