2003ko Espainiako Itzulia

2003ko Espainiako Itzulia Cycling (road) pictogram.svg
La Vuelta en Santander.jpg
Datu orokorrak
Lasterketa58. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak21
Datakirailak 6 – 2003.eko irailak 28
Luzera2.957 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaGijón
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak159
Bataz besteko abiadura42,527 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Roberto Heras (US Postal Service-Berry Floor)
TxapeldunordeaEU Isidro Nozal (ONCE-Eroski)
HirugarrenaESP Alejandro Valverde (Kelme-Costa Blanca)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Telekom)
Eskalatzailerik onenaCOL Félix Cárdenas (Labarca-2-Café Baqué)
Talderik onenaESP iBanesto.com
◀20022004▶
Commons-logo.svgDokumentazioa Wikidata-logo S.svg

2003ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 58. edizioa izan zen. 2003ko irailak 6 eta 28 artean ospatu zen Gijón eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 2957 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Roberto Herasek, bataz beste, 42,536 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Itzulia hasi aurretik, guztiak, berriz ere, Aitor González, Roberto Heras eta Óscar Sevillaren arteko lehia bat iragartzen zuen. Edizio hau irabazteko aukerak zituzten beste batzuk Igor González de Galdeano, Ángel Casero eta Francisco Mancebo ziren.

Jada lehen etapan, taldekako erlojupekoa zena, Aitor Gonzálezek ia minutu eta erdi galdu zuen, eta beste minutu bat gehiago bigarrenean, hala, edizio hau irabazteko aukera asko galduz.

4. etapan, ordura arte erabat ezezaguna zen Isidro Nozal jarri zen lider ihesaldi bati esker. Nozalek bere forma egoera ona berretsi zuen 6. etapako banakako erlojupekoan, etapa nagusitasun handia erakutsiz irabaziz eta sailkapen nagusian are gehiago aldenduz. Bigarren sailkatua, Igor González de Galdeano gasteiztarra, jada ia bi minutu eta erdira zegoen, Roberto Heras bosgarren, lau minutu eta erdi baino gehiagora, Aitor González, bederatzigarren, bost baino gehiagora, Ángel Casero, hamaikagarren, bost minutu eta erdi baino gehiagora; Óscar Sevilla, erlojupeko kaxkar baten ondoren, zazpi minutu baino gehiagora zegoen.

Nozalek lidertza mantendu zuen Pirinioetako hiru etapen ondoren, bere hurbileneko arerioek denbora apur bat jan ahal izan zioten arren. Baina galdutako segunduak 13. etapan berreskuratu zituen, edizio honetako bigarren banakako erlojupekoa, hau ere irabaziz. Igor González de Galdeano hiru minutura geratu zen sailkapen nagusian, Roberto Heras bostera. Aitor González hamar minutura zegoen eta hurrengo etapan Itzulia utziko zuen.

15. etapan Roberto Heras liderrarekiko denbora berreskuratzen hasi zen, hirugarren amaituz eta minutu bat berreskuratuz Panderan amaitutako etapan, eta beste minutu bat berreskuratuz hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zena. Collado Villalban amaitu zen etaparen ondoren Herasek bigarren jarraitzen zuen, Nozalgandik bi minutura. Bi etapa baino ez ziren geratzen, horietako bat soilik 11 kilometroko kronoigoera bat Abantos mendatera. Bazirudien bejartarrak, aurreko edizioan bezala, bigarren amaituko zuela.

Alabaina, Roberto Heras etapa modu distiratsuan irabazi eta ONCEko txirrindulariari ia bi minutu eta erdi ateratzeko gai izan zen, hala maillot horia lortuz, bere bigarren Espainiako Vuelta izango zenean. Azkenean, Isidro Nozalek bigarren amaitu zuen eta Alejandro Valverdek hirugarren.

Taldeak eta txirrindulariakAldatu

Fassa Bortolo
US Postal Service presented by Berry Floor
ONCE
Alessio
Cofidis
Relax-Fuenlabrada
Domina Vacanze
Euskaltel-Euskadi
iBanesto.com
Kelme
Cafés Baqué
Lampre
Milaneza-MSS
Paternina-Costa de Almeria
Phonak
Quick Step-Davitamon
Rabobank
Saeco
Team Bianchi
Team CSC
Telekom
Vini Caldirola

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 6 Gijón - Gijón 30 (taldekako erlojupekoa)   Espainia ONCE-Eroski   Euskadi Igor González de Galdeano
2.a irailak 7 Gijón - Cangues d'Onís 148   Espainia Luis Pérez Rodríguez   Espainia Joaquim Rodríguez
3.a irailak 8 Cangues d'Onís - Santander 154   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Joaquim Rodríguez
4.a irailak 9 Santander - Burgos 151   Euskadi Unai Etxebarría   Espainia Isidro Nozal
5.a irailak 10 Soria - Zaragoza 167   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Isidro Nozal
6.a irailak 11 Zaragoza - Zaragoza 43,8 (banakako erlojupekoa)   Espainia Isidro Nozal   Espainia Isidro Nozal
7.a irailak 12 Huesca -   Frantzia Cauterets   190   Danimarka Michael Rasmussen   Espainia Isidro Nozal
8.a irailak 13   Frantzia Cauterets - Pla de Beret   166   Espainia Joaquim Rodríguez   Espainia Isidro Nozal
9.a irailak 14 Viella -   Andorra Port d'Envalira   175   Espainia Alejandro Valverde   Espainia Isidro Nozal
10.a irailak 15   Andorra Andorra - Sabadell 194   Alemania Erik Zabel   Espainia Isidro Nozal
11.a irailak 17 Utiel - Cuenca 162   Alemania Erik Zabel   Espainia Isidro Nozal
12.a irailak 18 Cuenca - Albacete 169   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Isidro Nozal
13.a irailak 19 Albacete - Albacete 53,3 (banakako erlojupekoa)   Espainia Isidro Nozal   Espainia Isidro Nozal
14.a irailak 20 Albacete - Valdepeñas 167,5   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Isidro Nozal
15.a irailak 21 Valdepeñas - La Pandera   172   Espainia Alejandro Valverde   Espainia Isidro Nozal
16.a irailak 23 Jaén - Sierra Nevada   162   Kolonbia Félix Cárdenas   Espainia Isidro Nozal
17.a irailak 24 Granada - Kordoba 188   Erresuma Batua David Millar   Espainia Isidro Nozal
18.a irailak 25 Las Rozas - Las Rozas 143   Espainia Pedro Díaz Lobato   Espainia Isidro Nozal
19.a irailak 26 Alcobendas - Collado Villalba   164   Italia Filippo Simeoni   Espainia Isidro Nozal
20.a irailak 27 San Lorenzo de El Escorial - Alto de Abantos   11,2 (banakako erlojupekoa)   Espainia Roberto Heras   Espainia Roberto Heras
21.a irailak 28 Madril - Madril 146   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Roberto Heras

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Roberto Heras   USP 69h 31' 52"
2. Isidro Nozal   ONC + 28"
3. Alejandro Valverde   KEL + 2' 25"
4. Igor González de Galdeano   ONC + 3' 27"
5. Francisco Mancebo   BAN + 4' 47"
6. Manuel Beltrán   USP a 5' 51"
7. Michael Rasmussen   RAB + 5' 56"
8. Félix Cárdenas   L2C + 6' 33"
9. Unai Osa   BAN + 6' 51"
10. Luis Pérez Rodríguez   COF + 7' 56"
Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel   Alemania TEL 181 puntu
2. Alejandro Valverde   Espainia KEL 161 puntu
3. Alessandro Petacchi   Italia FAS 160 puntu
Mendiko sailkapena
1. Félix Cárdenas   Kolonbia L2C 204 puntu
2. Unai Osa   Euskadi BAN 112 puntu
3. Joan Horrach   Espainia MIL 101 puntu
Sailkapen konbinatua
1. Alejandro Valverde   Espainia KEL 9 puntu
Taldekako sailkapena
1. iBanesto.com   Euskadi BAN 208h 43' 05"
2. ONCE-Eroski   Espainia ONC + 1' 03"
3. Kelme-Costa Blanca   Espainia KEL + 17' 07"

Kanpo estekakAldatu