Ireki menu nagusia

José Couso Permuí (Ferrol, 1966ko urriaren 5a - † Bagdad, 2003ko apirilaren 8an) Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria zen.

José Couso
Un parque de Ciudad Lineal homenajea a periodistas asesinados en conflictos armados 06.jpg
Bizitza
Izen osoa José Couso Permuy
Jaiotza Ferrol1965eko urriaren  5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bagdad2003ko apirilaren  8a (37 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Ezkontidea(k) Lola Jiménez Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kameraria eta gerra argazkilaria
Enplegatzailea(k) Telecinco
IMDb nm2066796

BizitzaAldatu

José Couso Ferrolen (Galizia) jaio zen 1966an tradizio militarreko familia batean. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. 8 urtetan zehar Telecincorentzat egin zuen lan kameralari bezala. Urte horietan zehar Jon Sistiaga bere adiskidearen bahiketa Mazedonian, 1998ko Bagdadeko bonbardaketa, Kosovoko Gerra 1999an, Perrexil uhartearen gatazka, Prestigen ingurumen hondamendia, beste albisteen berri eman behar izan zuen. 2003an, Irakeko gerra hasi baino lehen Irakera bidali zuten beste taldekide batzuekin Iraketik berriak emateko, baina gerra hastear zegoenean, taldeko gehienak etxera itzuli ziren, Jon Sistiaga eta biak bakarrik geldituz. 2003ko apirilaren 8an, Palestina Hotelean herrialde askotako beste hainbeste kazetariekin zeudelarik, Estatu Batuetako armadak hotelari tiro egin zion Thomas Gibson sarjentuaren erantzukizunpean. Eraso honetan, Taras Protsyuk Reuterseko kazetari ukrainarra hil eta Jose Couso hilzorian utzi zuten. Nahiz eta José Couso Bagdadeko ospitale batera eraman, ezin izan zuten ezer egin bere bizitza salbatzeko.