Harold Scott MacDonald Coxeter

matematikari kanadarra

Harold Scott MacDonald Coxeter (Londres, 1907ko otsailaren 9a - Kanada, 2003ko martxoaren 31) britainiar matematikaria izan zen.

Harold Scott MacDonald Coxeter
H.S.M. Coxeter.jpeg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHarold Scott MacDonald Coxeter
JaiotzaKensington eta Londres1907ko otsailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
 Kanada
HeriotzaToronto2003ko martxoaren 31 (96 urte)
Hobiratze lekuaGorputzaren donazio
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaKing Alfred School (en) Itzuli 1919)
St George's School (en) Itzuli
(1919 - 1923)
Marlborough College (en) Itzuli
(1923 - 1925)
Trinity College
(1926 - 1928)
Cambridgeko Unibertsitatea
(1928 - 1931)
Princetongo Unibertsitatea
(1931 - 1933)
TesiaSome Contributions to the Study of Regular Polytopes (en) Itzuli
Tesi zuzendariaH. F. Baker (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Norman Johnson
W. G. Brown (en) Itzuli
Asia Ivić Weiss (en) Itzuli
William Oscar Jules Moser (en) Itzuli
Gerald Berman (en) Itzuli
Donald W. Crowe (en) Itzuli
Cyril Wilbur Luther Garner (en) Itzuli
Frank Arthur Sherk (en) Itzuli
Bruce L. Chilton (en) Itzuli
A. Lloyd (Andrew) Dulmage (en) Itzuli
John Chris Fisher (en) Itzuli
George P. Henderson (en) Itzuli
John Maurice Kingston (en) Itzuli
Barry Ross Monson (en) Itzuli
John B. Wilker (en) Itzuli
Joseph George Sunday (en) Itzuli
Seymour Schuster (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea  (1936 -  1996)
Amsterdamgo Unibertsitatea  (1966 -  1966)
Ekialdeko Angliako Unibertsitatea  (1968 -  1968)
Lan nabarmenakRegular Polytopes (en) Itzuli
The Fifty-Nine Icosahedra (en) Itzuli
Coxeter–Dynkin diagram (en) Itzuli
Boerdijk–Coxeter helix (en) Itzuli
Coxeter group (en) Itzuli
Coxeter matroid (en) Itzuli
Coxeter–Todd lattice (en) Itzuli
Todd–Coxeter algorithm (en) Itzuli
Coxeter's loxodromic sequence of tangent circles (en) Itzuli
Goldberg–Coxeter construction (en) Itzuli
LCF notation (en) Itzuli
Tutte–Coxeter graph (en) Itzuli
Coxeter notation (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 141218863 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1929an graduatu zen. Doktoregoko ikasketak ere Cambridgen egin zituen, H. F. Bakerren zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zituen. Ikerlanean jarraitu zuen Cambridgen, eta bitartean, Princetonen ere aritu zen, Veblenen zuzendaritzapean ikerketak egiten. 1932tik 1933ra bitartean, Rockefeller Fellow, eta 1933tik 35era bitartean, Procter Fellow izan zen. 1936an Torontoko Unibertsitatean irakasle postu bat onartu zuen. Coxeterrek geometria landu zuen, gehienbat. Bereziki, politopoen teorian, geometria ez-euklidearrean, talde teorian eta konbinatorian egin zituen ekarpenak. Hala, talde-mota batzuek bere izena jaso zuten, eta 1934an Coxeterrek bere izena zuten talde esferiko eta euklidear guztiak sailkatzea lortu zuen. Unibertsitate askok ohorezko doktoregoak eman zizkioten, haien artean, Yorkeko Unibertsitateak. Bestalde, Londresko Errege Elkarteko eta Kanadako Errege Elkarteko kide ere izan zen. Bere geometria-liburu garrantzitsuenen artean hauek dira aipagarriak: The real projective plane (1955, Plano proiektibo erreala), Introduction to geometry (1961, Geometriaren hastapenak), Regular polytopes (1963, Politopo erregularrak), Non-euclidean geometry (1965, Geometria ez-euklidearra) eta S. L. Greitzerrekin batera idatzitako Geometry revisited (1967, Geometria berrikusia). W. O. J. Moserrekin batera egindako talde-irudikapenei buruzko lan famatu bat ere, Generators and relations for discrete groups (Talde diskretuen sortzaileak eta erlazioak), argitaratu zuen. 1938an Rouse Ballen Mathematical recreations and essays liburua berritu zuen. 1997an Kanadako Companion of the Order titulua eskuratu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harold Scott MacDonald Coxeter