Ireki menu nagusia

José María Alfredo Aznar López (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25a) politikaria izan da eta Trantsizioaz geroztik Espainiak izan duen laugarren lehendakaria. 1996-2004 bitartean, Alderdi Popularreko (PP) buru zela, Espainiako Gobernua gidatu zuen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

José María Aznar
(José María Aznar) EPP Summit 4 December 2003 Paris (cropped).jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 27a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 25a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Gobernuko presidente

1994ko maiatzaren 4a - 2004ko apirilaren 16a
Felipe González - José Luis Rodríguez Zapatero
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 22a - 1996ko martxoaren 27a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Alderdi Popularraren presidentea

1990eko apirilaren 1a - 2004ko urriaren 16a
Manuel Fraga - Mariano Rajoy
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 14a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Gaztela eta Leongo presidente

1987ko uztailaren 27a - 1989ko irailaren 16a
José Constantino Nalda García Itzuli - Jesús Posada Itzuli
Member of the Cortes of Castile and León Itzuli

1987ko ekainaren 10a - 1989ko irailaren 16a
Barrutia: Ávila Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 7a - 1987ko uztailaren 7a - Jesús Terciado Serna
Barrutia: Ávila
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Ávila
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa José María Aznar López
Jaiotza Madril1953ko otsailaren 25a (66 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (66 urte)
Familia
Aita Manuel Aznar Acedo
Ezkontidea(k) Ana Botella  (1977ko urriaren 28a -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta estatu-politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Georgetowngo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Spanish Council of State Itzuli
Frente de Estudiantes Sindicalistas Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
IMDb nm1544006
José María Aznar Signature 2.svg

BizitzaAldatu

Familiak politikarekin lotura sendoak izan ditu. Manuel Aznar Zubigarai aitonak, Nafarroa Garaian, Etxalarren hain zuzen ere, lehendabiziko batzokia paratu zuen, baina geroago Francisco Francoren alde jo zuen. Manuel Aznar Acedo aita Francoren armadako propagandagilea eta kazetaria izan zen. Ana Botella emaztea ere Alderdi Popularreko kidea da, eta Madrilgo alkate izan zen 2011tik 2015eraino.

Jose María Aznarrek zuzenbide ikasketak 1975ean bukatu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hogeita hiru urte zituelarik, zerga-ikuskatzailea izateko lehiaketa gainditu zuen.

Politikan, 1979an Aliantza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1982an eta 1986an diputatu hautatu zuten eta, hurrengo urtean, Gaztela-Leongo presidente bihurtu zen (1987-1989). 1990ean, Manuel Fragaren babespean, Alderdi Popularreko buru izendatu zuten.

1993ko hauteskunde orokorretan, Felipe Gonzálezen PSOEk garaitu zuen, boto gutxirengatik bazen ere. 1995ean, ETAk bonba bat eztandarazi zuen Aznarren autoaren ondoan, zauririk eragin gabe.

1996ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Alderdi Popularra. CiU, EAJ eta Kanariar Koalizioaren laguntzarekin Aznarrek gobernua osatu zuen. 2000ko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu zuen. 2004etarako ez zen aurkeztu, Mariano Rajoy ondorengo izendatuta. Harez geroztik, ez dabil politikagintzan, Alderdi Popularrak ohorezko presidente titulua eman badio ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Aznar  


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José María Aznar