Paue
Paue[1] (okzitanieraz eta frantsesez: Pau, /ˈpo/ ahoskatua) Pirinio Atlantikoak departamenduko hiriburua da, hau da, Ipar Euskal Herria hartzen duen departamenduaren burua. 1464tik aurrera Bearnoko hiriburua ere bada. Gertuko beste 13 udalerrirekin batera, Paue-Pirinioak herri elkargoa sortu zuen.
Paue Pau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||||
Alkatea | François Bayrou | ||||||||||
Izen ofiziala | Pau | ||||||||||
Jatorrizko izena | Pau | ||||||||||
Posta kodea | 64000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°18′03″N 0°22′12″W / 43.3008°N 0.37°W | ||||||||||
Azalera | 31,51 km² | ||||||||||
Altuera | 215 m, 165 m eta 245 m | ||||||||||
Mugakideak | Buros, Billère, Bizanos, Gelos, Idron, Jurançon, Lons, Montardon eta Morlaàs | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 77.066 (2021eko urtarrilaren 1a) 1.401 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.446 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Göttingen, Setúbal, Zaragoza, Pistoia, Kōfu, Swansea, Daloa (en) eta Xi'an | ||||||||||
pau.fr |
83.903 biztanle zituen 2006an eta 6 kantonamendutako burua da. 1972an sortutako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak bertan du egoitza nagusia eta, beraz, bere biztanleen artean ikasle asko bizi dira. 1,8 km dituen Boulevard des Pyrénées karrikak Paueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du. Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen: "Pauek munduko ikuspegi ederrena du lurretik, Napolik itsasotik duen moduan."[2]
Toponimia
aldatuIzenaren jatorria ezezaguna da. Tradizioak pal hitzetik zetorrela zioen, gazteluaren zuresietatik ekarria. Ikerketa modernoen arabera, haitzaren aurreindoeuropar hitza pal edo bal izan zen eta teoriak bat egiten du hiriaren mendien arteko kokapenarekin.[3] Bada beste hipotesi bat, euskararen bidez, erraz asko azaltzen duena nondik datorren Pau hitza: euskaraz planus latinezko hitzetik lau eta pau geratu dira, p edo l letra galduta. Hortaz, hipotesi horren arabera, Pau toponimoak lau edo lautada hitzekin du zerikusia, azken batean lautada zabal batean dagoelako kokaturik[4]. Edonola ere, XII. mendeko iturrietan jada egungo izena erabiltzen zuten. Bertokoen jentilizioa pauetar da, palois frantsesez. Urbis palladium et gentis dute goiburua.
Geografia
aldatuPaue Ozeano Atlantikotik 100 kilometrotara eta Pirinioetatik 50 kilometrotara dago. Bere kokapena guztiz estrategikoa da Espainiarako bidean dago eta. Hiria 200 metroko altueran dago eta Paueko uhaitzaren harana du kontrolpean. Ibaia, mendiko elurra urtzen denean uhaitza dena, Gavarnieko zirkuan du iturburua. 175 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Aturriko ibaiadar bilakatzen da. Antzinako artzainen ibilbidea egun GR 65 ibilbidea da.
Eskualdeko beste ibaiak Luy de Béarn, Luyren ibaiadarra; Ousse; Paueko uhaitzaren ibaiadarra den Oussouet eta Luy de Béarnen ibaiadarra den Uzan dira.
TGVren burdinbideak hiria zeharkatzen du, Parisetik Baiona edo Tolosarantz bere bidean. A64 autobidea ekialderantz doa eta 2010eko abenduan inauguratu zuten A65 Bordele eta Dordoinarantz.
Paueko funikularra hirigunetik eta Boulevard des Pyrénées karrikatik tren-geltokiraino doa. Herriko autobusak 13 linea ditu eta Société des transports de l'agglomération paloise (STAP) elkarteak kudeatzen du.
Klima
aldatuBertoko klima ozeanikoa da, negu epelak eta uda ez oso beroak dituena.
Datu klimatikoak (Paue) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 12 | 14 | 16 | 20 | 24 | 27 | 27 | 24 | 19 | 13 | 10 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 7.5 | 9 | 11.5 | 15 | 18.5 | 21 | 21 | 18.5 | 14.5 | 9 | 6.5 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2 | 3 | 4 | 7 | 10 | 13 | 15 | 15 | 13 | 10 | 5 | 3 | 8.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 87 | 80 | 71 | 81 | 85 | 70 | 46 | 74 | 83 | 82 | 104 | 99 | 962 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 14 | 13 | 13 | 15 | 15 | 12 | 10 | 11 | 11 | 12 | 13 | 13 | 152 |
Eguzki orduak | 93 | 143 | 186 | 210 | 217 | 270 | 310 | 248 | 210 | 186 | 120 | 93 | 2286 |
Iturria: World Climate Guide [5] |
Udalerri mugakideak
aldatuHistoria
aldatuXI. mendean gotortu zuten eremua[6] Paueko uhaitza kontrolatzeko. Gotorlekua ibaiaren iparraldean eraiki zuten, apezpikuaren egoitza zen Leskarretik eta bizkondeen egoitza zen Morlaàsetik distantziakidea zelakoa. 1464an Biarnoko hiriburu bilakatu zen. XIV. mendearen hasieran, Gaston III.a Foix-Biarnokoak Paueko gaztelua bizitzeko egoki bihurtu zuen, Hego Nafarroako konkista eta gero, Johan eta Katalina errege-erreginek hiruburua Iruñetik Pauera pasatzen dute. Gaztela-Aragoiko soldaduek 1512an Hegoaldeko erresumaren konkista eta gero Nafarroako erregeek egoitza moduan erabiliko zuten.
Bertan Henrike III.a Nafarroakoa jaio zen. Hau, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege bihurtu zenean, bertoko handikiei bere asmoa ez zela Frantziari Nafarroa ematea baizik eta Frantzia Nafarroari ematea adierazi zien.
Napoleon III.ak gaztelua eta hiri zaharberritu zituen, Biarritzen moduko Belle Époque arkitekturaren ideiak jarraituz. Orduko hiriak nazioarteko biztanleria erakarri zuen, adibidez, Abraham Lincoln hil zenean, bere alarguna zen Mary Todd Lincolnek bertan eman zituen bere bizitzaren azken urteak[7].
Britianiarrek Paue eta bere klima gustukoa zituen lehendik, izan ere Wellingtonek 1814an jadanik hiria bisitatu zuen.[8]. Horri esker bertan, kontinente osoko lehenengo 18 zuloko golf-zelaia eraiki zuten[9].
Demografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera
aldatu
|
Hizkuntzak
aldatuHiriko hizkuntza nagusi eta ofiziala frantsesa da. Edonola ere, 1620ra arte hizkuntza ofiziala bearnera izan zen, okzitanierazko aldaera gaskoia. Herrian hain zen erabilia hizkuntza ezen bertoko ingelesek ingeles-bearnerazko hiztegia egin baitzuten. Paueko golf-zelaian lan egiten zuten mutikoek capdèth zuten izena bearneraz eta hitz horretatik ingelesezko caddie sortu zen.
Bearneraren aldeko elkarte guztiek L'Ostau Bearnés[10] izeneko erakundea sortu zuten. Hirian Paulina izeneko calandreta edo eskola elebiduna dute, 90 ikasle dituena.
Politika
aldatuAgintaldia | Izena | Alderdi politikoa |
---|---|---|
1908–1919 | Alfred de Lassence | |
1919–1925 | Gaston Lacoste | |
1925–1927 | Louis Iriart Etxepare | AD |
1927–1930 | Alfred de Lassence | |
1930–1932 | Alfred Steck | |
1932–1936 | Gaston Lacoste | |
1937–1944 | Pierre Verdenal | |
1944–1947 | Henri Lapuyade | PRRS |
1947–1971 | Louis Sallenave | Independente |
1971–2006 | André Labarrère | Alderdi Sozialista |
2006–2008 | Yves Urieta | Alderdi Sozialista / LGM |
2008–2014 | Martine Lignières-Cassou | Alderdi Sozialista |
2014– | François Bayrou | MoDem |
Ekonomia
aldatu1950eko hamarkadatik 1990eko hamarkada arte, Paueko ekonomiaren osagai nagusiak gertuko Lacqen topaturiko gas naturala eta sulfuroak ziren. Egungo Bearnoko industria nagusiak petrolio, industria aeroespaziala (Turbomeca helikopteroak), turismo eta nekazaritza dira. Pauen Elf Aquitaine enpresa jaio zen, egun Total korporazioan dagoena. Halliburtonek egoitza bat du Pauen.[11]
Kultura
aldatuGastronomia
aldatuPauek Frantziako hego-mendebaldeko eta Bearnoko berezitasun gastronomikoak eskaintzen ditu. Hauen artean garbura, ahate-urinekoa edo usoa ospetsuak dira. Eskualdeko ardoak (Juranson, Bearno, Madiran edo Pacherenc) aspalditik ekoizten dituzte bere ingurumarian. Gozokien artean, Coucougnettes du Vert Galant (2000. urtean Frantziako bonboirik onena izendatua[12]) edo Pirinioetako gozopila (gâteau des Pyrénées) aipatu behar dugu.
Alde zaharretan (Château, Hédas) hainbat jantoki daude eta baita gauez kopa bat hartzeko lekuak ere (Orphelines karrikan edo Pirinioetako bulebarrean).
Hiri senidetuak
aldatuPaue ondorengo hiriekin senidetuta dago:[13]
Kirola
aldatuGaur egun Élan béarnais Pau-Lacq-Orthez (ÉBPLO) izena duen saskibaloi taldeak (hainbatetan Euroliga txapelketan Pau-Orthez izenez ezagutua izan denak) hiri horretan egoitza du eta historikoki Franziako talde onenen artean dago. Palais des Sports de Pau polikiroldegian jolasten du eta 1984an Korać Kopa irabazi zuen.
Herriko errugbi taldeak Section Paloise du izena eta Frantziako errugbi txapelketako lehen mailan (TOP14) dabil. Imanol Hariñordoki baionarra bertan aritu zen bost urtez.
Pau FC futbol taldea, Frantziako bigarren mailan dabil.
2007an trinketa zaharberritu zuten baina egun ez dira euskal pilotan aritzen, antzeko jeu de paumen baizik.
1930etik aurrera, Frantziako Tourrak hainbat aldiz bisitatu du hiria baina agian Paueko Automobilismo Sari Nagusia ospetsuagoa da, hiriko kaleetatik barrena doan hiri zirkuitua dela eta.[16]
Leku interesgarriak
aldatuMuseoak
aldatu- Paueko gaztelua museo nazionala da, urtero 100.000 bisitari baino gehiago dituena.[17]
- Paueko Arte Ederretako Museoa[18], Bruegel, Degas, Greco, Guillaumin, Jordaens, Lhote, Morisot, Nattier, Ribera, Rubens, Van Loo, Zurbaran edo bertoko Eugène Devéria eta Victor Galos margolarien lanak dituena.
- Bernadotte museoa, haren jaiotetxean kokaturik.
- Biarnotar museoa.
Ondasun nabariak
aldatu- Paueko gaztelua
- San Andres, San Martin, Done Jakue, San Jose eta San Petri elizak.
- Paueko funikularra
- Louis-Barthou lizeoa (hasieran josulagunen ikastetxea)
- Nafarroako Legebiltzarra.
Hedabideak
aldatuEskualdeko hiru egunkari nagusiak Sud-Ouest taldearenak dira:
- Sud Ouest, Bearno eta Zuberoako edizioa
- La République des Pyrénées
- L'Éclair des Pyrénées
France 3 Aquitaine telebista kateak ere hirian egoitza du.
Pauetar ospetsuak
aldatu- Frantzisko Febus (1467-1483), Bearnoko bizkondea;
- Gaston Peralta (1510–1587), Faltzesko markesa, Espainia Berriko erregeordea.
- Joana III.a Nafarroakoa (1528-1572), Nafarroako erregina ;
- Henrike IV.a Frantziakoa (1553-1610), Frantzia eta Nafarroako erregea;
- Karlos XIV.a Joan Suediakoa (1763-1844), Frantziako Lehen Inperioko mariskala eta Suediako erregea;
- Louis Iriart Etxepare (1859-1945), euskaldun jatorriko auzapeza:
- Alain Lamassoure (1944), politikaria;
- François Bayrou (1951), politikaria;
- Éric Gonzalès (1964), okzitanierazko idazlea;
- Édouard Cissé (1978), futbolaria.
Iruditegia
aldatu-
Paueko gaztelua
-
Beaumont jauregia
-
Nafarroako Legebiltzarra
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 36. araua. Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. 15. orr. (Noiz kontsultatua: 2010-10-04).
- ↑ Jatorrizko testua frantsesez: « Pau est la plus belle vue de terre du monde comme Naples est la plus belle vue de mer »
- ↑ Grosclaude, Michel. (2006). Dictionnaire toponymique des communes du Béarn. , 304 or..
- ↑ Palazio, Gorka Jakobe. (2016). Paue edo Pau, Ipar Nafarroako hiriburuaren izenari buruzko gogoeta eta etimologia. .
- ↑ World Climate Guide. Pau Climate Guide, France. .
- ↑ Tucoo-Chala, Pierre. (1989). Histoire de Pau. in: Univers de la France. Tolosa Okzitania: Privat, 11-15 or. ISBN 2-7089-8238-9..
- ↑ Thomas F. Schwartz & Anne V. Shaughnessy. Unpublished Mary Lincoln Letters. Historycooperative.org.
- ↑ Laffaye, Horace A.. (2009). The Evolution of Polo. Jefferson, N.C.: McFarland & Company, 27 or..
- ↑ Robb, Graham. (2007). The Discovery of France. Londres: Picador, 287 or..
- ↑ L'Ostau Bearnésen webgunea
- ↑ Halliburton. Office Location. .
- ↑ www.francis-miot.com
- ↑ a b c d e f g h i Délégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères). National Commission for Decentralised cooperation. .
- ↑ Regional Overview. in: MobileChamber.com..
- ↑ Pau, ville internationale. .
- ↑ Paueko Sari Nagusiaren webgune ofiziala
- ↑ Museoak Pauen
- ↑ Paueko Udalaren webgunea - Paueko Arte Ederretako Museoa
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala
- (Frantsesez) Turismo-bulegoaren webgune ofiziala
- (Frantsesez) Paueko gazteluaren webgune ofiziala