Juana Doña Jiménez (Madril, 1918ko abenduaren 17aBartzelona, 2003ko urriaren 18a) buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea izan zen.[1]

Juana Doña
Bizitza
JaiotzaMadril1918ko abenduaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2003ko urriaren 18a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Herrietako Alderdi Komunista
Espainiako Alderdi Komunista
Organización Revolucionaria de Trabajadores

Biografia

aldatu

Espainiako Gazteria Komunisten Batasunean sartu zen 1933ko urtarrilean, 14 urte besterik ez zituela. Urte horretako irailean, atxilotu egin zuten lehen aldiz, Madrilgo greba orokorrean pikete-lana egiten zuen bitartean. Lehenbizi, Hegoaldeko Sektoreko emakume-idazkari izendatu zuten, eta, gero, Gazteria Komunisten Batzorde Nagusiko emakume-idazkari. Gero, Emakume Antifaxisten Elkarteko kide egin zen.

1936an, Eugenio Mesonekin bizitzera joan zen. Gazte Sozialista Bateratuko buruzagi ezaguna zen Meson, eta 1941ean fusilatu zuten arte bikotekide izan zen.

Gerra Zibilaren hasieran, Joanak atzeguardiako lanetan jardun zuen. 1937ko urtarrilean jaio zen Lina, bere lehen alaba. Lina Odena lagunaren oroimenean jarri zion izen hori. Militante komunista eta milizianoa zen Odena, eta bere buruaz beste egin zuen 1936an, falangisten esku ez geratzeko. Neskatoa 7 hilabete zituela hil zen meningitisak jota, Valentzian amonarekin zegoela. 1938ko otsailean Alexis jaio zen, bigarren umea, halere, Juanak Emakume Antifaxisten Elkarteko Batzorde Probintzialean jarraitu zuen lanean.

Casadoren kolpearen ondoren, Eugenio senarra atxilotu eta San Miguel de los Reyesen espetxeratu zuten. Juana Alacantera joan da semearekin eta ahizparekin, herrialdetik ateratzen saiatzeko, baina atxilotu eta Los Almendrosko kontzentrazio-eremura eraman zituzten. 1939ko maiatzaren amaieran, Madrilera eraman zituzten, merkantzia-tren batean, beste emakume preso batzuekin batera, 7 eguneko bidaia batean. Bidaian hainbat haur trenaren barruan hiltzen ikusi zituzten eta haien amek gorpuak Valentziako nasan uzten.

Madrilera iristean, PCEren erakunde klandestinoarekin harremanetan jarri zen, hainbat lagunen etxeetan ezkutatu zen, eta, 1939ko ekainean, dokumentazio faltsuarekin, Yeserías espetxera joan zen senarra bisitatzera. 1939ko abenduaren 5ean atxilotu egin zuten, amarekin eta ahizparekin batera, PCEren berrantolaketan parte hartzea eta Gabaldon komandantearen hilketan parte hartzea leporatuta. Hilketa horrek errepresio izugarria eragin zuen eta, besteak beste, Hamahiru Arrosak fusilatu zituzten.[2] Joana gobernaziora eraman eta korronte elektrikoekin torturatu zuten. Abenduaren 24an Bentetako kartzelan sartu zuten eta berriro jasan zituen tortutak. Ama, Paca Jiménez, eta haren ahizpa aske geratu ziren, belarrietan eta urez betetako bainuontzi batean korronteekin torturatuak izan ondoren.

Kartzelan, Juana emakume analfabetoei eskolak emateaz arduratu zen, baita maistra errepublikano izandako beste preso batzuen klaseak jasotzeaz ere. 1941eko maiatzaren 28an aske geratu zen. Hilabete bat geroago, uztailaren 3an, senarra fusilatu egin zuten beste lagun batzuekin Ekialdeko hilerriko hormetan.

Juana lanean hasi zen San Miguel merkatuan ogia saltzen. 1944an, borroka klandestinora itzuli zen, Madrilgo hiri-gerrillaren parte izatera, Madrileko Batasunaren barruan. Hainbat bidaia egin zituen Valdemancoraino. Destakamendu penal batean lan egiten zuten kide presoek dinamita-zakuak lortzen zizkioten, eta hark Madrilera eramaten zituen, lineako autoan. Brigada Politiko Sozialaren eta Argentinako enbaxadaren aurkako atentatuak zuzendu zituen, oihartzun handia lortuz, zauriturik eragin gabe

1947an, atxilotu egin zuten, amarekin batera, eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusira eraman. Han ere torturatu egin zuten, eta kide baten heriotza ikustera behartu. 1947ko maiatzean, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. PCEk nazioarteko kanpaina bati ekin zion, bere eta kondena bera zuten beste kide batzuen bizitza salbatzeko. Evita Peron, Espainian bidaiatzen ari zela, semeak eskatuta, Juanaren alde egin zuen, eta heriotz zigorra 30 urteko espetxe-zigorrarekin konmutatzea lortu zuen.[3] Bere kideak fusilatu egin zituzten abuztuaren 28an Carabanchelgo hilerrian.

Juana Ventas-eko kartzelan sartu zuten, eta gero Malaga, Segovia, Guadalajara eta Alcalá de Henareseko espetxeetan egon zen 20 urtez. Gose-grebetan parte hartzen zuen Malagako eta Segoviako kartzeletan. Guadalajarako espetxean kritiko agertu zen , lesbiana izatearen susmopean kide komunista biri alderdiak ezarritako kondenarekin, hots, alderditik kanporatzea eta edozein jarduera bateratutatik banantzeko kondenarekin,

1961ean aske geratu zen. Frantziara joan eta kanpoko PCErekin harremanetan jarri, eta mugimendu feministari lotutako etapa berri bati ekin zion. Handik urte batzuetara, Emakumearen Askapenerako eta Berdintasunerako Mugimendua sortu zuen.

1973an, Espainiako Alderdi Komunistaren (marxista-leninista) I. Kongresura joan zen, PCE (m-l), Alexis semearekin batera. Han, presidentetza-mahaian parte hartuko zuten. PCEren (m-l) esanetan Juana 11 urtez aritu zen alderdi horretan, 1965 eta 1976 bitartean; horrez gain, Parisetik Emakumeen Batasun Popularra (UPM) zuzendu zuen, Fronte Iraultzaile Antifaszista eta Patriotakoa (FRAP).

Trantsizioan PCEk senaturako hautagai izan zen. Ondoren, Langileen Erakunde Iraultzailean sartu zen, eta Espainiako Herrien Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen 1984an.

Heriotza

aldatu

2003ko abenduaren 18an hil zen Bartzelonan, 84 urte zituela.[4]

Argitalpenak

aldatu
  • Gente de Abajo
  • Mujer (1977)
  • Desde la noche y la niebla (mujeres en las cárceles franquistas), Alfonso Sastreren hitzaurrea. Madrid. Ediciones de la Torre, (1978)
  • Gente de abajo (no me arrepiento de nada), Manuel Vázquez Montalbán-en hitzaurrea Madrid. A-Z Ediciones y Publicaciones, (1992)
  • Querido Eugenio (una carta de amor al otro lado del tiempo), prólogo de Manuel Vázquez Montalbán-en hitzaurrea. Barcelona. Lumen, (2003)

Sariak eta merezimenduak

aldatu
  • 1998an Urrezko Comadre saria jaso zuen, Les Comadres Tertulia Feministak emana, bere ibilbide feminista saritzeko.
  • Madrilgo Udalak omenaldia egin zion Juana Doña (1918-2003) aktibista feministari, 2018ko maiatzaren 29an, Beltxiteko Bataila kalearen izena aldatu eta Argantzuelako barrutian idazlearen izena jartzeko. Madrileko barruti horretan bertan, Madrilgo Udaleko Berdintasun Guneko zentro batek ere haren izena izena darama.[5][6]

Bibliografia

aldatu
  • Ramos Mesonero, Alicia (2012). Memoria De Las Presas De Franco. Huerga Y Fierro Editores. ISBN 9788483749555

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu