Fadwa Tuqan edo Fadwan Tuqan (arabieraz: فدوى طوقان‎; (Nablus, 1917ko martxoaren 1a - ibidem, 2003ko abenduaren 12a) palestinar poeta izan zen, mundu arabiarrean "Palestinako poeta" bezala ezaguna.[1]

Fadwa Tuqan
Bizitza
JaiotzaNablus1917ko martxoaren 1a
Herrialdea Palestina
HeriotzaNablus2003ko abenduaren 12a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Discogs: 3050193 Edit the value on Wikidata

Bere obraren hasieran poesia tradizionala idazten zuen baina denbora aurrera joan ahala, aitzindarietako bat izan zen poesia arabiarrean bertso librea erabiltzen.

Haurtzaroan sentitu zituen, tristura, zapalkuntza eta min sentimenduak izan ziren bere bizitzako lehen inspirazio-iturriak. Aldi horretan, bere olerkiak, batez ere, bizi izan zituen esperientzia pertsonaletan zentratzen ziren.

Biografia

aldatu

Nablus XVIII. eta XIX. mendeetan gobernatu zuen intelektualen eta politikarien familia batean jaio zen.[2]

Ahmad Toukan anaia nagusiena Jordaniako lehen ministroa izan zen 1970ean.

"Bidaia menditsua" (1985) autobiografian, Fadwak haurtzaroan eta nerabezaroan izandako zailtasunak kontatzen ditu, familia-arauen zurruntasunagatik.

Beste anaietako batek, Ibrahim Tuqan poeta eta literatura arabiarreko irakasleak, irakatsi zion poesia arabiarraren oinarria. Lehenik eta behin, poesia tradizionalari ekin zion, baina, denboraren poderioz, aitzindarietako bat izan zen poesia arabiarrean bertso librea erabiltzen. 1948an bere anaia Ibrahim hil zen. Anaia galdu ondoren, aita aldi gutxira hil zitzaion 1948an, Israelgo estatua sortu zenean. Bere aitaren zapalkuntza zapalkuntza politiko eta militar berri batak ordezkatu zuen, okupazio zioniztak. Gertaera horiek, eragin sakona izan zuten bere bizitzan. Bere idazteko modua eta munduarekiko zuen ikuspegia erabat eraldatu ziren gertakari horien ondorioz. Guzti horren eraginak bultzatuta, 1950eko hamarkadan politikan parte hartzera bultzatu zuen.[3]

1962. eta 1964. urteen artean ingelesa eta literatura ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean, eta geroago Europan zehar bidaiatu zuen.

1967ko "Sei Eguneko Gerra" ren eta Zisjordania eta Gazaren anexioaren ondoren, bere poesia nazionalistagoa izan zen.

Bere konpromiso politikoa dela eta, Tuqan bitartekarietako bat izan zen Moshe Dayan Israelgo Defentsa ministroaren eta Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidentearen arteko elkarrizketetan.

Bere memorien bigarren liburukian, Tuqanek bake iraunkorraren aldeko bere sufrimenduak eta itxaropenak azaltzen ditu.

Nablusen emakumeen egoerari buruzko ikerketa zentro bat sortu zuen.[4]

2003ko abenduaren 12ko gauean hil zen ospitalean, garuneko isuria izan eta egun batzuk koman igaro ondoren

Tuqan, kausa palestinarraren ikonotzat hartzeaz gain, poesia modernoko hiru poeta arabiar handienetako bat da, Nazik Al-Malaika irakiarrarekin eta Salma Jayyusi jordaniar-palestinarrarekin batera.[5] Mahmoud Darwish palestinar poeta nazionalak "Palestinako poesiaren ama" deitu zion.

Literatura-lana

aldatu

Fadwa Tuqanek Nazik Al-Malaika olerkiari irakiarraren lekukoa hartu du. XX. mendearen erdialdean, "Kolera" (1947) poemarekin, arabiar emakumeen poesiari atea ireki dio.

Bere lehen idatzietan, Tuqanek gizarte arabiarrean emakume gisa duen borroka pertsonalaz hitz egiten du, eta gai hori ere jorratzen du bere autobiografian. Erromantizismoaren gai klasikoetatik hurbil kokatzen da: natura, maitasuna, bakardadea, tristura, estilo fin, delikatu eta sentikor bat erabiliz.

1985ean "Bidaia menditsua" autobiografia argitaratu zuen, 1990ean ingelesera itzulia.

Bibliografia

aldatu

Mende erdi baino gehiago iraun duen ibilbide poetiko luzean 8 poesia liburu plazaratu ditu:

  • Bakarka egunekin (1952)
  • Aurkitu nuen (1957)
  • Emaguzu maitasuna (1960)
  • Ate itxi baten aurrean (1967)
  • Gaua eta zaldizkoak (1969)
  • Munduaren gailurrean bakarrik (1973)
  • Uztaila eta bestea (1989)
  • Azken melodia (2000)

Hala ere, prosasko testuak ere nabarmenak dira bere lanen artean, hain zuzen ere:

  • Nire anaia Ibrahim (1942)
  • Bere autobiografiaren lehen zatia: Bidai menditsua, Bidai zaila (1985)
  • Bere autobiografiaren bigarren zatia: Bidai zailena (1993)[6]

Fadwa Tuqanek Názik Al-Malaika poeta irakiarraren lekukoa jaso du. XX. mendearen erdialdean, Cólera (1947) poemarekin, poesia arabiar klasikoaren kanona hausten du, bertso librea.

Lehen idazkietan, Tuqanek emakume gisa gizarte arabiarrean egiten duen borroka pertsonalaz hitz egiten du, eta gai hori bere autobiografian ere aztertzen du. Erromantizismoaren gai klasikoetatik hurbil dago: natura, maitasuna, bakardadea, tristura, estilo fin, delikatu eta sentikortasunez betea. Besteak beste, Mi hermano Ihabrim (1948) eta Sola con los días (1952). 1967ko porrotaren ondoren, bere poesia gai nazionalistetara bideratzen da. Bere poesiak Palestinako bizitzaren hainbat ikuspegi islatzen ditu.

1985ean "Viaje montañoso" autobiografia argitaratu zuen, 1990ean ingelesera itzulia. Bere beste poema batzuk "Autorretratua" eta "Mártires de la Intifada" dira. 1960an, "Give Us Love" (Arabiera, 1960) "Before The Closed Door" (Arabiera, 1967) eta "Daily Nightmares" (ingelesera itzulia 1988an) poesia-bildumak argitaratu zituen.

1967tik aurrera, poema patriotikoak idazten hasi zen: "Palabras a mi Patria", "Cancioncillas para los comandos", "La libertad del pueblo", "El comando y la tierra". Hiru ahapaldi dituen "El comando y la tierra" poema benetako gertaera batean oinarritzen da: Mazin Abu-Gazala komandoaren desagerpena Tubás muinoetan, 1967ko irailaren amaieran gertatutako bataila batean.

Bere estiloa poesia tradizionaletik garatzen da, baina denboraren poderioz bertso librea poesia arabiarrean erabiltzen aitzindarietako bat bihurtu zen. 1967tik aurrera, eduki nazionalistako lanean, Tuqan ohiko kanonera itzuli zen.

Errekonozimendu eta sariak

aldatu

Bere lanari esker, sari ugari jaso ditu munduko hainbat lekutan:

  • Jerusalemgo Kultura eta Arte Domina, PAEk emana. 1990[7]
  • Arabiar Emirerri Batuetako Sultan Uwaysen saria. 1990
  • Salernoko (Italia) Idazkera Garaikidearen Munduko Jaialdiaren Saria. 1992
  • Palestinako Ohorezko Saria Poesiagatik. 1996

Beste errekonozimendu batzuk

aldatu

1999an Fadwa Tuqanen istorioa Liana Badr idazle eta zinemagileak zuzendutako film dokumental baten gaia izan zen: "Fadwa: A Tale of a Palestinian Poetess"[8]

2020an, Mar Casas eta Clara Garces artistek FADWA idatzi eta interpretatu zuten, beren bizitzari buruzko antzezlan bat.[9]

Dokumentala

aldatu

1999an, Fadwaren istorioa Liana Badr idazle eta zinemagilea zuzendutako film dokumental baten gaia izan zen "Fadwa: A tale of a Palestinian poetess" deitua. Honek, 52 minutuko iraupena du.

Obra honek, Fadwa Tuqan poeta palestinarraren bizitza azaltzen du, eta Palestinako zineman gero eta joera handiagoa dagoela erakusten du, ezberdintasun sozialei heltzeko eta batasun nazionala bilatzeko. Filma Nablus-en hasten da, palestinar herriarentzat duen garrantzi sinbolikoa azpimarratuz. Fadwa Tuqan bizitza zapalkuntzak markatu zuen, baina bere ahotsa poesiaren bides aurkitu zuen. Film honek, sinbolismoa erabiltzen du xehetasunetan, hala nola zapietan, loreetan eta hegaztietan, asmo nazionalak eta esperientzia pertsonalak lotzeko. Azkenik, Liana Badr-ek emakumearen papela nazio palestinar eta arabiarraren alegoria gisa definitzen du, galdutako aberastasuna eta tradizio palestinarra nabarmenduz.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Palestinian poet Fadwa Tuqan dies» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  2. Ǧayyūsī, Salmá al-H̱aḍrāʾ al-; Tingley, Christopher. (1977). Trends and movements in modern Arabic poetry. E.J. Brill ISBN 978-90-04-04920-8. (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  3. (Gaztelaniaz) Arabe, Club de la Cultura. (2022-03-11). «Fadwa Tuqán: La Madre de la Poesía Palestina» Club de la Cultura Arabe (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. «Fadwa TOUQAN ... éternelle !» web.archive.org 2007-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  5. (Ingelesez) Alkassim, Samirah. (2016-03-08). «Palestine Profiles: Poet Fadwa Tuqan» The Jerusalem Fund (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  6. (Gaztelaniaz) Arabe, Club de la Cultura. (2022-03-11). «Fadwa Tuqán: La Madre de la Poesía Palestina» Club de la Cultura Arabe (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Fadwa Tuqan (1917-2003)» Embajada del Estado de Palestina en la República Argentina 2020-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  8. (Frantsesez) «Films | Africultures : Fadwa, une poétesse de la Palestine» Africultures (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  9. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2020-02-26). «La vida y la obra de la poeta palestina Fadwa Tuqan llegan a Cornellà» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  10. «Fadwa: A Tale of a Palestinian Poetess» palestinecinema.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak

aldatu