Maruchi Fresno

madrildar aktorea

Maruchi Fresno, jaiotzaz María de Lourdes Gómez-Pamo López del Fresno (Madril, 1916ko otsailaren 14a – El Escorial, Madril, 2003ko uztailaren 19a) madrildar aktorea izan zen.[1][2][3]

Maruchi Fresno

Bizitza
JaiotzaMadril1916ko otsailaren 14a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaEl Escoriak2003ko uztailaren 19a (87 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm0294393 Allmovie: p138111
Discogs: 5892481 Find a Grave: 7725075 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Fernando Fresno aktore eta karikaturistaren alaba zen. Kimika-zientzietan lizentziatu zen, eta Gerra Zibilaren hasieran Argentinara emigratu zuen, eta hantxe jarraitu zuen antzerki munduan. Espainako gerra amaitu zenean itzuli zen. 1953an Juan Guerrero Zamora antzerki-zuzendari eta idazlearekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen harekin. Urte batzuk geroago banandu egin zen.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Eszenaren munduarekin lehen harremanak oso goiz izan zituen, artean oinarrizko ikasketak amaitu ez zituela.18 urte zituela hasi zen zineman Eusebio Fernández Ardavínen El agua en el suelo filmarekin.

Gerra amaitu ondoren, Espainiara itzuli zen, eta uneko arte-panoramako pertsonarik sendoenetako bat bihurtu zen, bai zineman bai antzerkian. Pantaila handian Juan de Orduñaren Nostalgia (1942), Raffaello Matarazzoren Dora, la espía (1943), Gonzalo Delgrásen Altar mayor (1943), Rafael Gilen Reina (1946), Juan de Orduñaren Serenata española (1947), Ignacio Iquinoren Brigada criminal (1950), Balarrasa (1950) edo Catalina de Inglaterra (1951) filmetan parte hartu zuen. Antzerkian arrakasta handia izan zuen, adibidez, María Estuardo eta El sueño de una noche de verano (1950) lanean.

60ko hamarkadatik aurrera, gero eta txikiagoa izan zen presentzia zinematografikoa. Algo amargo en la boca (Eloy de la Iglesia, 1969) edo La Regenta (Gonzalo Suárez, 1974) lanetan parte hartu zuen, baina antzerkian zein telebistan bere jarduerari eutsi zion.

Urte askoan, Kate Keller pertsonaia izan zen El milagro de Anna Sullivan (1961) antzeztu zuen taulen gainean, Paul Claudelen El zapato de raso (1965), Ramón María del Valle -Inclánen Águila de blasón (1966), Miguel de Unamunoren Fedra (1973), Juan Antonio Castroren Tauromaquia (1986), Eurípidesen Medea (1979), Federico García Lorcaren Maria Pineda, William Shakespeareren Tito Andrónico (1983), Gonzalo Torrente Ballesterren ¡Oh, Penélope! eta La importancia de ser Wilde (1992). Televisión españolako espazio dramatikoetan ere maiz hartu zuen parte: Estudio 1 eta Novela, baita Clase media izeneko telesailean ere, Antonio Ferrandis protagonista zuela.[2]

Sariak aldatu

  • Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren domina aktore nagusi onenari (1951), Ingalaterrako Katalinaren lanarengatik.[4]
  • Zilarrezko fotogramak: Espainiako zinemako interpreterik onena (1952), Katalina de Ingalaterrarengatik.
  • Aktore Batasunaren Saria (1994) bizitza osoagatik.
  • Madrilgo Udalaren Merezimendu Artistikoaren Domina.

Ibilbidea telebistan aldatu

  • ¡Ay, Señor, Señor!
    • ¡Vejez, divino tesoro! (1995.01.01)
  • Clase media (1987)
  • Teatro Estudio
    • La marquesa Rosalinda (1981.03.26)
  • Noche de teatro
    • Águila de blasón (1974.05.17
  • Las Tentaciones
    • El invierno que viene (1970.11.02)
  • Hora once
    • La bella del bosque (1969.04.13)
    • Horatio Sparkins (1972.07.08)
  • El Premio
    • Palabras en el aire (1968.11.25)
  • Teatro de siempre
    • El placer de la honradez (1968.02.28)
  • Estudio 1
    • Don Juan Tenorio (1966.11.02)
    • El teatrito de Don Ramón (1969.07.01)
    • Ocho mujeres (1973.06.289)
    • Una mujer sin importancia(1980.07.06)
    • En Flandes se ha puesto el sol (1981.04.10)
    • Mariana Pineda(1983.08.22)
  • Nobela
    • El hombre herido (1965.08.08)
    • El fin de de un largo viaje (1966.04.04)
    • Felipe Derblay (1967.11.27)
    • Raffles (1968.03.11)
    • El invernadero (1976.01.05)
    • Pequeñeces (1976.03.08)
    • El hombre de los aplausos (1977.01.10)
    • Las cerezas del cementerio (1977.04,11)
  • Primera fila
    • Un marido de ida y vuelta (1964.01.15)
  • Gran teatro
  • Teatro de familia
    • La gran mentira (1963.07.03)
    • Café para dos (1965.01.14)
    • La profesora de declamación (1965.02.25)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu