Luciano Berio (Oneglia, 1925 - Erroma, 2003) musikagile italiarra izan zen. Milanen Ghedini eta AEBetan Dallapicolla izan zituen irakasle. Gaur egungo Italiako musikagile ezagunenetakoa da. Haren lanak joera serial eta postserialetan kokatzen dira. Gero musika elektroakustikoa ikertzen hasi zen eta Madernarekin Studio di Fonologia Musicale sortu zuen Milanen. Garai hartako zenbait lanen bidez Murazioni (1956), Momenti (1960), elektroakustikaren eta musika instrumentalaren arteko mugak hautsi nahi izan zituen. Ommaggio a Joyce (1958), musika-molde horretan klasikoa den lanarekin ahotsa lantzen hasi zen. Ahotsari buruzko ikerketa horiek haren lanaren zati handi bat hartu zuten: Circoli (1960), E. E. Cummingsen poema batean oinarritua; Epifania (1962-1965), Proust, Joyce, Machado, Sanguineti, Simon eta Brechten testuen collage bat. Sequenze (1962-1969) lanean, ordea, ahotsari buruz egindako ikerketak musika-tresnen ahalbideei lotzen zaizkie. Danteren jaiotzaren zazpigarren mendeurrenaren karietara Laborintus II (1962-1965) moldatu zuen. Beste lan zenbait: Folk Songs (1963), Allez-Hop (1959) eta Sinfonia (1968-1969).

Luciano Berio

Bizitza
JaiotzaImperia eta Oneglia (en) Itzuli1925eko urriaren 24a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1925eko urriaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2003ko maiatzaren 27a)
HeriotzaErroma2003ko maiatzaren 27a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cathy Berberian (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Luigi Dallapiccola
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, orkestra zuzendaria, pedagogoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, musikaria eta musikagilea
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Juilliard School (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaXX. mendeko musika klasikoa
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

lucianoberio.org
IMDB: nm0075231 Allmovie: p544044
Spotify: 5M1ZBrPeHjV8y3qFKnq7hO iTunes: 4057783 Musicbrainz: d61e77cc-80b3-4586-bf4e-91fe7f13165e Songkick: 204588 Discogs: 76028 IMSLP: Category:Berio,_Luciano Allmusic: mn0001318932 Find a Grave: 7503285 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu