Kirru
Izen osoa: Pablo Elgezabal Iturri
Jaiotza data: 1907ko martxoaren 22a
Jaioterria: Cienfuegos ( Kuba)
Heriotza data: 2003ko azaroaren 7a (96 urte)
Heriotza herria: Errigoiti ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1926

Pablo Elgezabal Iturri (Cienfuegos, Kuba, 1907ko martxoaren 22a - Errigoiti, Bizkaia, 2003ko azaroaren 7a) pilota munduan Kirru bezala ezaguna, eskuz pilotaria izan zen.

Kubako Cienfuegosen 1907an (batzuen ustez 1908an) jaioa, gurasoak euskaldunak zituen. Umea zela Gernikara joan zen. Bere ile horia zela eta Kirru ezizena hartu zuen.

1926an Bizkaiko txapelketan debutatu ondoren, 1928 eta 1936 artean bere une gorenak bizi zen. Excelsior egunkariak antolaturiko txapelketetan Juan Bautista Azkaraterekin aritu zen. Gerra hasi baino lehen, Etxabe IV.arekin batera, Atano III.aren areriorik nagusiena bazen ere, ez zuten inoiz elkarren kontra jokatu.

1940 eta 1942an buruz buruko txapelketan parte hartu zuen.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.