Robert King Merton
Robert King Merton (Filadelfia, Pennsylvania, 1910eko uztailaren 4a - New York, 2003ko otsailaren 23a) soziologo estatu batuarra izan zen. Bere karrerako zatirik nagusiena Columbia Unibertsitateko irakasle bezala eman zuen, non unibertsitate katedraduna zen[1]. Soziologian dagoeneko klasikoak diren hainbat kontzeptu garatu ziten, hala-nola, "ustekabeko ondorioak", "erreferentzia taldea", "rol modeloak" eta "autobetetzen den profezia" (self fulfilling prophecy). Estatu Batuetako Funtzionalismo eskolako autore klasikoa da eta ezaguna da bere ageriko eta ezkutuko funtzioen inguruko teoria formulatzeagatik. Zientziaren soziologiaren sortzaile bezala ere ezaguna da.
Bizitza Aldatu
Harvard Unibertsitatean ikasi zuen. Pitirim Sorokin-en eta Talcott Parsons-en ikasle izan zen. Elkarrekintza sinbolikoen aurretik kokatzen da eta funtzionalismo "ertain" baten ordezkaria da. Robert C. Merton 1997ko Ekonomiako Nobel Sariaren aita da.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Columbiako Unibertsitatea: Robert K. Merton